×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Hona hemen… Mara-Mara Liburuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

“Orain arte elkarrekin egon ez diren bi gauza elkartzen dituzu. Eta mundua aldatu egiten da. Jendea ez da berehala ohartuko agian, baina ez dio axola. Mundua aldatu egin da, halere.” Horrela hasten da Julian Barnesen Niveles de vida izeneko nobela. Eta horixe gertatu da Gasteizen, Marta Martinez eta Amaia Etxebarria elkartu direnean: zerbait aldatu da, eta Mara-Mara Liburuak jaio da. Liburu-denda txiki bat da, eta San Frantzisko kaleko 16. zenbakian dago kokatua.

Martak eta Amaiak hainbat urtetako esperientzia zuten liburugintzan, kate handi batean lan egin baitzuten. Halere, “liburu-etxe” propioa sortzeko ametsa zuten, eta Gaztenpresara jo zuten, proiektuaren berri emateko. Fundazioaren aholkularitzari esker –negozio-ideiarekin lagundu zien–, konturatu ziren asmoa ez zela horren zentzugabea, eta lanari ekin zioten. Liburu-denda zabalik dago 2014ko abenduaz geroztik, eta denbora gutxian, erreferente bihurtu da literatura onaren zaleentzat.

Honelakoa da Mara-Mara
Sartu bezain laster, ongietorria ematen digu Noemí Villamuza ilustratzailearen horma-irudi batek. Noemí Ilustrazio Sari Nazionaleko finalista izan zen, eta haurrentzako ilustrazio-lantegi bat eman du Mara-Maran. Izan ere, Mara-Marak, liburu-denda ez ezik, elkargune bat ere izan nahi du, ikastaro, jarduera, aurkezpen eta horrelako ekitaldien bidez. Gainera, ohikoa da idazleren bat ezkutuan aurkitzea, liburuak begiratzen ari dela, irakurle arrunt bat izango balitz bezala.

Mara-Mara Kultur-Gasteiz elkarteko kidea da. Arabako hiriburuko bizitza dinamizatzeko helburua du elkarte horrek. Ekintzaile horiek elkartearen webgunean diotenez, beti ikusi dute horrelako espazioen gabezia hirian: “Guk esperientzia luzea dugu liburuaren arloan, eta tratu hurbilagoa eta pertsonalagoa bilatzen dugu bezeroarekin, aholkularitza hobea, leku eta giro lasai batean, liburuak presarik gabe begiratu, kafe bat hartu eta etxean bezala sentitzeko”.

Mara-Maran benetako bitxiak aurki daitezke; esate baterako, Mark Twainen “Los diarios de Adán y Eva” liburuaren edizio berria, Sara Morantek ilustratua; edo haurrentzako liburu ilustratuen bildumak, hain politak ezen heldu batek baino gehiagok ere eramango bailituzke etxera. Baita nobelen eta poesia-liburuen aukera zaindua ere.

Gonbidatzen zaitugu liburu-denda bisitatzera, eta, zuk ere zeure ideia martxan jartzea pentsatzen ari bazara, zatoz guregana. Aholku emango dizugu doan eta konpromisorik gabe. Zalantzaren bat kontsultatu edo iradokizunen bat egin nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan. Zuri laguntzeko gaude.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:38:44