×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gure ekintzaileak: Singular Ideas

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Denok ikusi dugu noizbait Oscarretako galaren zati bat gutxienez, telebistaz nahiz aldizkarietako argazkien bitartez.  Saria −eskuekin ezpata bat eusten ari den eta idulki baten gainean zutik dagoen gizon burusoil baten urrezko irudia− aldatu gabe mantendu da urteetan zehar. Sari bat baino gehiago, zinemaren sinbolo bat dela esan genezake.

 

Ezinbestekoa da sari batean kirol-ekitaldi edo zinema-jaialdi baten funts guztia islatzen saiatzea, baina hori egitea ez da batere erraza. Horretan dihardu, hain zuzen, gure gaurko ekintzaileak, Javier Ojeda jaunak, Trapagaranen, autore-trofeoak, elementu korporatiboak eta ekitaldietarako pieza esklusiboak fabrikatzen baititu Singular Ideas izeneko bere tailer-estudioan.

 

Bere negozioa martxan jartzeko Gaztenpresara jo zuen, eta bertan, Singular Ideas errealitate bihurtzeko behar zuen hasierako laguntza guztia lortu zuen. Orain, bere negozioak zenbait ekitalditarako elementu esklusiboak prestatzen ditu, hala nola, Bilbao-Bilbao zikloturismo-probarako, Champions Wine ardo-lehiaketarako eta Garmin Bartzelona triatloirako.

 

Trofeo esklusiboez gain, altzari korporatiboak, hizki gorpuzdunak edo saltokiko publizitatea ere enkarga diezazkiokegu, horiek funtsezko alderdiak baitira enpresa bat sortzeko orduan. Bere beste negozio-ildoetako bat packaging deiturikoa da: izan ere, produktu baten bilgarria lehenengo erreferentzia da kontsumitzaileentzat, eta askotan, faktore erabakigarria izaten da hura erosteko orduan.

 

“Esperientziak erakutsi digun moduan, proiektu berri bakoitzarekin zerotik hasi behar da. Lan bakoitza erronka bat da diseinuari, prozesuei eta materialei dagokienez», adierazi digute Singular Ideas enpresatik. Tailer horretan beren negozio-ideia errealitate bihurtzen ausartu ziren modu berean, enpresa berri bat sortzea pentsatzen ari bazara, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu. Finantziazioa lortzeko nahiz zure negozioa sendotzeko, ondoan izango gaituzu behar duzun guztirako.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:08:55