×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ikasi online marketinari buruz Gaztenpresaren Astelehen Digitaletan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Urriaren 2an hasiko da Gaztenpresaren Astelehen Digitalen edizio berria.

Zer dira Astelehen Digitalak?

No te pierdas en las redes agentziaren babesarekin sortutako web-mintegi laburrak dira. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena dute, eta negozio baten testuinguru digitalarekin lotutako gaiak lantzen dira.

Web-mintegi bakoitza bukatutakoan, parte-hartzaileek baimena eman ondoren, ‘Aula Gaztenpresan’ emango zaie izena, eta bertan web-mintegiaren bideoa eta aurkezpenaren materiala ikusi ahal izango dituzte.

Zer gai lantzen dituzte Astelehen Digitalek?

Hainbat gai jorratuko dira tailerretan. Normalean, web-mintegi hauek ziklo bakoitzean errepikatzen dira, baina gai zerrenda hiru hilean behin eguneratzen da, berrikuntza digitalak eta joerak kontuan hartuta.

Ziklo honetako web-mintegiek gai hauek landuko dituzte:

  • Zure negozioarentzako Interneterako funtsezko oinarriak
  • Zure webgunea sortzeko alderdiak
  • Onlineko ordainbideak autonomoentzat eta mikroETE-entzat
  • Tresna digitalekin fidelizatzea
  • WhatsApp Business
  • Email marketina
  • Posta-bidalketa elektroniko bidezko kanpaina Mailchimp-ekin
  • Zure komunikazioak eta proposamen komertzialak diseinatzeko jarraibideak
  • Canva eta haren adimen artifizialeko tresna
  • Sustapen-kanpaina bat mikroinfluencer-rekin
  • Bideo laburrak sare sozialetan
  • Bideoak editatu CapCut-ekin
  • Adimen artifiziala zure negozioaren presentzia digitala sustatzeko
  • Publizitatea Instagram-en eta Facebook-en
  • Web-analitika

Nori zuzenduta daude Astelehen Digitalak?

Saio hauek pertsona ekintzaileei edo jada euren negozioa martxan dutenei zuzenduta daude, eta mundu digitalaren ikuspegi handiagoa lortzeko, bezeroekiko harremana indartzeko edo eraginkorragoak izateko sortuak dira.

Zer onura ditu Astelehen Digitaletan parte hartzeak?

Mintegi hauetan parte-hartzeak 5 abantaila nagusi ekarriko dizkizu:

  1. Zure negozioan sar ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra izango duzu, baita bakoitzak duen zeregina eta elkarrekin nola erlazionatzen diren ere.
  2. Egiten ari zarenari buruz hausnartzen lagunduko dizute, norabidea zuzena den edo birbideratu behar den jakiteko.
  3. Formatu malgua da, eta web-mintegi bakoitza independentea da. Beraz, zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen direnak hauta ditzakezu, edo, nahi izanez gero, guztiak egin ditzakezu ezagutzak indartzeko.
  4. Astelehenero networkinga egin ahal izango duzu: zure antzeko egoeran dauden pertsona ekintzaileak ezagutu, zure kezkak partekatu eta haiekin batera ikasi ahal izango duzu.
  5.  Parte-hartzaile guztiak taldeko mentoring digital batera joan ahal izango dira, ezagutzak sendotzeko eta zalantzak argitzeko.

Nola eman izena Astelehen Digitaletan?

Izena eman nahi baduzu, aukeratu erosoena:

Zalantzarik baduzu, bidali mezu elektroniko bat talleres@gaztenpresa.org helbidera.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...