Otsailaren 20tik eta martxoaren 27ra bitartean abian jarriko dugu Gaztenpresaren Astelehen Digitaletako 2022 zikloa.
Zer dira Astelehen Digitalak?
No te pierdas en las redes agentziaren babesarekin sortutako web-mintegi laburrak dira. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena dute, eta negozio baten testuinguru digitalarekin lotutako gaiak lantzen dira.
Web-mintegi bakoitza bukatutakoan, parte-hartzaileek baimena eman ondoren, ‘Aula Gaztenpresan’ emango zaie izena, eta bertan web-mintegiaren bideoa eta aurkezpenaren materiala ikusi ahal izango dituzte.
Zer gai lantzen dituzte Astelehen Digitalek?
Hainbat gai jorratuko dira tailerretan. Normalean, web-mintegi hauek ziklo bakoitzean errepikatzen dira, baina gai zerrenda hiru hilean behin eguneratzen da, berrikuntza digitalak eta joerak kontuan hartuta.
Ziklo honetako web-mintegiek gai hauek landuko dituzte:
- Zeintzuk dira zure negozioaren identitate digitala osatzen duten alderdiak
- Nola aprobetxatu Googleren enpresa-profila Interneten ikusgarritasun handiagoa izateko
- Nola eraiki zure nortasun digitala posten bidez
- Nola erabili Whatsapp Business zure negozioan.
- Nola planteatu eta editatu bideo laburrak sare sozialetarako
- Nola erabili sinadura digitala
Nori zuzenduta daude Astelehen Digitalak?
Saio hauek pertsona ekintzaileei edo jada euren negozioa martxan dutenei zuzenduta daude, eta mundu digitalaren ikuspegi handiagoa lortzeko, bezeroekiko harremana indartzeko edo eraginkorragoak izateko sortuak dira.
Zer onura ditu Astelehen Digitaletan parte hartzeak?
Mintegi hauetan parte-hartzeak 5 abantaila nagusi ekarriko dizkizu:
- Zure negozioan sar ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra izango duzu, baita bakoitzak duen zeregina eta elkarrekin nola erlazionatzen diren ere.
- Egiten ari zarenari buruz hausnartzen lagunduko dizute, norabidea zuzena den edo birbideratu behar den jakiteko.
- Formatu malgua da, eta web-mintegi bakoitza independentea da. Beraz, zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen direnak hauta ditzakezu, edo, nahi izanez gero, guztiak egin ditzakezu ezagutzak indartzeko.
- Astelehenero networkinga egin ahal izango duzu: zure antzeko egoeran dauden pertsona ekintzaileak ezagutu, zure kezkak partekatu eta haiekin batera ikasi ahal izango duzu.
- Parte-hartzaile guztiek saio pertsonalizatua izango dute, ikasitakoa errepasatzean sortzen diren ezagutzak finkatzeko edo zalantzak argitzeko.
Nola eman izena Astelehen Digitaletan?
Izena eman nahi baduzu, aukeratu erosoena:
- Web-mintegi bakoitzeko estekan klik eginez argitalpen honetan bertan.
- Esteka honen
Zalantzarik baduzu, bidali mezu elektroniko bat talleres@gaztenpresa.org helbidera.