×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresak ekintzailetzaren aldeko apustua egin du B-Venture foroan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Urriaren 29an eta 30ean egingo da aurtengo B-Venture topaketa, ekintzailetzaren alorreko gure inguruneko garrantzitsuena, Bilboko Euskalduna Jauregian, non Gaztenpresa berriro ere protagonista nagusietakoa izango baita.

Zenbait korporazio handi, inbertitzaile eta arrisku-kapitaleko enpresa bertaratuko dira, eta han izango dira azkenaldiko 24 startup ezagunenak ere, industria-sektorerako eta Interneterako proiektu berritzaileak aurkezten.

Berrikuntzaren gure ekosistemako hainbat protagonista ere B-Venturen izango dira; besteak beste, hauek:

  • Eraldaketa digitalaren arloko arduradunak.
  • Software- eta marketin-alorretako enpresak.
  • Crowdfunding-arloko enpresak.
  • Proiektu-azeleratzaileak.

Horrez gain, networking-eremuak, trebakuntza-lantegiak eta hitzaldiak antolatu dira, forua ekintzailetzaren eremuko ardatz nagusietakoa izan dadin.

Hona hemen zenbait datu, B-Ventureren garrantziaren adierazgarri: 3.000 bat lagun, puntako 50 enpresa, 60 inbertitzaile handi eta ehundik gora startup izango dira bertan. Hizlariei dagokienez, berriz, 75 jardungo dira, ospetsuak guztiak; besteak beste, Wallapopen eta Glovoren sortzailea, Gerard Olivé, eta Notion Capitaleko inbertsio-zuzendaria, Itxaso de Palacio.

Gaztenpresaren zuzendari Inma Ramosek ere hartuko du parte ekitaldian, gure fundazioak ekintzailearekin, talentuarekin, berrikuntzarekin eta negozio-ideia berriekin duen konpromisoa adierazteko. Finantza-eta kudeaketa-kulturaren bidez beren bizi-proiektuan ekintzailetzari ekiten diotenen aldeko gure apustuaren emaitza izango da Gaztenpresaren protagonismoa B-Venturen.

  • Hautatutako 24 startupek pitchingari, legezko alderdiei, finantzei eta metrika eta analitikei buruzko lau asteko trebakuntza-programa egingo dute; ekitaldian, berriz, beren proiektuak 50 bat lagunen aurrean aurkezteko aukera izango dute (arrisku-kapitaleko funtsetako kideak eta business angels eta talent-hunters deritzenak).
  • Bestalde, foroa gune bikaina izango da bertaratutako enpresek elkarren artean topaketak eta bilerak egiteko, networkinga sustatzeko eta B2B hitzarmenak lortzeko B-Ventureren matchmaking-aplikazioaren bidez.

Izan ere, Iberiar Penintsularen iparraldeko ekintzailetza- eta berrikuntza-fororik garrantzitsuena da B-Venture, eta orain arte egin dituen lau topaketetan 400 startup baino gehiago bildu ditu, horietatik ia ehun lehiaketa bidez hautatuak. Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, BStartup, Laboral Kutxa, Lanzadera eta, jakina, Gaztenpresa Fundazioa dira ekitaldian parte hartu duten korporazio, inbertitzaile eta enpresetako batzuk. Azken urteotan, ekintzailetzaren alorrean Fundazioak bereganatu duen protagonismoaren ondorioz, partaidetza nabarmena izan du foroan, enpresa-munduko inbertitzaile eta erreferente ospetsuen artean. Gure fundazioak enpleguaren eta ekintzailetzaren alde egindako lanaren emaitza da protagonismo hori, dagoeneko 5.300 enpresatik gora sortzen lagundu baitu EAEn eta Nafarroan.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...