×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresak Aipamen Berezia lortu du Europako Mikrofinantzetako Jardunbide Egokien Sarian

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Giordano Dell´Amore Fundazioak Aipamen Berezia eman zion Gaztenpresari joan zen ekainaren 19an, “Europako Mikrofinantzetako Jardunbide Egokien Sarien” barruan.

  • Giordano Dell’Amoreko epaimahaiak Aipamen Bereziarekin saritu du Gaztenpresa Fundazioa, LABORAL Kutxan aurrera daraman mikrofinantzen ereduagatik. 
  • Gaztenpresa Lisboan izan zen ekainaren 19an eta 20an, Mikrofinantzen Europako Sarearen 11. Urteroko Biltzarrean. “Enplegua, erronkak eta aukerak mikrofinantzentzat” izan zen ekitaldiaren gai zentrala. 
  • Europako finantza-krisiaren panorama berriarekin lotutako erronkak partekatzea, elkartrukatzea eta aztertzea izen zen biltzarraren helburu nagusia. 

Gaztenpresa Fundazioak Aipamen Berezia jaso zuen ekainaren 19an, Giordano Dell´Amore (FGDA) fundazio italiarrak emandako Europako Mikrofinantzetako Jardunbiderik Onenen 2014ko Sarien esparruan, Euskal Herriko ekintzaileei laguntzeko programagatik. Ekitaldia Lisboan izan zen, Mikrofinantzen Europako Sareak egindako 11. Urteroko Biltzarraren barruan.

Urteroko ekitaldiaren gai zentrala “Enplegua, erronkak eta aukerak mikrofinantzentzat” izan zen, eta mikrokredituen egungo egoerari buruzko eztabaida sustatzea izan zen helburu nagusia. Izan ere, ekintzaileentzako laguntzak eta negozio berrien finantzaketa dira enpresaburu berriek aurrean dituzten oztopo handienetakoak.

Ideiak eta esperientziak partekatzeko elkargunea sortzea izan zen ekitaldiaren asmoa. Mikrofinantzen Europako Sarearen antolatzaileak, EBko erakundeetako ordezkariak, inbertitzaileak eta Europa osoko eta kanpoko mikrofinantzetako profesionalak gonbidatu zituzten mikrofinantzetako jardunbide egokienak partekatzera, elkartrukatzera eta eztabaidatzera. Biltzarrean elkartruke sakonak eta interaktiboak egin ahal izan zituzten, osoko bilkuren, lantegien, mahai-inguruen eta elkarrizketen bidez.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...