×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresa YBSren mentoring-programaren Madrileko aurkezpenean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Youth Business Spain-ek 5.000 enpresa eta 10.000 enplegu sortuko ditu datozen bost urteetan

Youth Business Spain erakundeak –Gaztenpresa erakunde horretako kide da– gazte ekintzaileentzako mentoring-programa aurkeztu zuen joan zen asteazkenean. Programa hori JP Morganekin lankidetzan landu du eta beren negozioa abian jarri duten gazteei zuzenduta dago. Lagundu eta beren esperientzia partekatu nahi duten jarduneko enpresariek laguntza pertsonalizatua ematen diete programan parte hartzen dutenei.

Aliantza hori New Skills at Work ekimenaren barruan kokaturik dago. JP Morganek, hain zuzen, 250 milioi dolar inbertituko ditu langabeziari aurre egiteko ekimen horretan. Enpresariek boluntario gisa hartuko dute parte mentoring-programan, enpresaren bizitzako lehenengo urtean gutxienez.

Youth Business Spain (YBS) erakundeko zuzendari Guillem Arísek azpimarratu du “enpresen, erakundeen, erakunde publikoen eta herritar boluntarioen arteko lankidetzatik sortu dela ekimena, negozio ideia bat duten gazte guztiei martxan jartzen laguntzeko”.

Gaztenpresan, hasieratik ulertu genuen hori dela bidea, eta horregatik YBSko kide gara.

YBS Gaztenpresa

Trebetasunak hobetuz langabeziari aurre egitea

Bestalde, Hang Ho-k, Europarako, Ekialde Ertainerako eta Afrikarako JP Morgan Chase Fundazioaren zuzendariak, azaldu du erakundeak programa horretan parte hartzen duela “gazteei babesa emateko eta beren negozioak garatzeko trebetasunak hobetzen laguntzeko”.

Diego Hidalgok, Youth Businees Spain erakundeko urteko enbaxadoreak azpimarratu du “mundua behetik gora aldatu daitekeela”, enpresa-panoramari mentoring-programak egiten dion ekarpenari erreferentzia eginez.

Programak 5.000 enpresa eta 10.000 lanpostu sortzea aurreikusten du datozen bost urteetan, “hori guztia YBSren 200 enpresari boluntariok osaturiko sareari esker. Gaur arte, 350 gazte ekintzaile baino gehiagok hartu dute parte mentoring-programan”, zehaztu du Guillem Arísek.

Mentoring buruzko informazio gehiago
 

Ikusi artikulu osoa.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...