×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ezagutu Gaztenpresaren finantza-osasuneko asteazkenen web-mintegien ziklo berria!

gzt-miercoles-financieros
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zer dira Finantza-Osasuneko Asteazkenak?

FinBox aholkularitza ekonomiko eta finantzarioko enpresaren babesarekin sortutako web-mintegiak dira. Ordubeteko iraupena dute, eta enpresa baten osasuna zaintzeko ezinbestekoak diren finantza gaiak jorratzen dira.

Web-mintegi guztietan FinBox-ek Gaztenpresarentzat esklusiboki diseinatutako tresna eta simulagailuak erabiliko dira.

 

Zer gai lantzen dira Finantza-Osasuneko Asteazkenetan?

Ziklo honetako web-mintegiek gai hauek landuko dituzte:

  • Kontrolatu zure zenbakiak
  • Gutxieneko salmentak. Kalkulatu zenbat saldu behar duzun kostu guztiak ordaintzeko
  • Ondo finkatu zure produktuen prezioa
  • Nola egin eskaintza on bat
  • Kontrolatu zure zorrak
  • Altxortegia: ez geratu eskudirurik gabe!
  • Nola doa negozioa? Jarraipenaren garrantzia

 

Nori zuzenduta daude Finantza-Osasuneko Asteazkenak?

Web-mintegi hauek empresa-munduan hastear dauden persona ekintzaile guztiei edo jada euren negozioa abian jarri dutenei zuzenduta daude, finantza-arrakasta bermatzeko xehetasun guztiak ezagutzeko dezaten.

 

Zer onura ditu Finantza-Osasuneko Asteazkenetan parte hartzeak?

Web-mintegi hauetan parte hartzeak abantailak besterik ez dizu ekarriko. Zure negozioaren finantza-arloari buruz gehiago jakiteko ez ezik, egiten zarenari buruz hausnartzen lagunduko dizute.

 

Nola eman izena Finantza-Osasunetan?

Izena emateko, 3 modu ezberdinetan egin dezakezu:

Zalantzarik baduzu, bidali mezu elektroniko bat talleres@gaztenpresa.org helbidera.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...