Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak saltokiak zaharberritzeko - Gaztenpresa

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak saltokiak zaharberritzeko

subvenciones comercios país vasco

Zabalik da eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 2tik irailaren 15era

Autonomoa edo ETEa (enpresa txiki eta ertaina) bazara eta zure negozioa EAEn kokatuta badago, zure lokala edo saltokia zaharberritzeko laguntza eska diezaiokezu Eusko Jaurlaritzari.

Merkataritza eta Turismo sailak finkatutako baldintzak betetzen badituzu, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza jaso dezakezu, inbertitutakoaren % 20rainokoa. Diruz lagun daitezkeen inbertsioetako batzuk:

  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipamendua eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
  • Saltokiko terminalak
  • Kode-irakurgailuak
  • Etiketatzeko sistemak
  • Agenda elektronikoak
  • Balantza elektronikoak
  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
  • Errotulazioak, barrukoak eta kanpokoak
  • Erakusleihoak berritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuak edo tresnak eskuratzea

Ehuneko horiek bi puntu igo daitezke enpresak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde aitorpena jaso badu, UNE 175001 kalitate-ziurtagiria (oinarrizkoa) badu edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu badu. Aurretik aipatutakoa baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Halaber, igoera 5 puntukoa izango da enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan dagoen merkataritza-elkarte bateko partaide baldin bada, titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat badu, kudeaketa-software batean inbertitzen badu edo Enpresa-transmisioko programa batean parte hartu badu.

Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren % 25etik gorakoa. Diru-laguntza faktura-kostuaren arabera kalkulatuko da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzaren bat argitu, jar zaitez gurekin harremanetan. 900 101 143 doako telefonora dei diezagukezu, edo gure webguneko inprimakia bete.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?