×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Eusko Jaurlaritzak ikuskapenak egingo ditu irailean, erreklamazio-orriei buruzko lege berria betetzen den ala ez ikusteko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Uztailean, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak Dekretu bat onartu zuen Euskadiko kontsumitzaileen erreklamazio-orriak arautzeko.Legearen aldaketa horrek eskubideen defentsa eta kontsumitzaileen babesa sendotzea eta kontsumo arloko eztabaidak konpontzeko metodo azkar bat zehaztea du helburu.

 Horrela, erreklamazio-orrien inguruko arauketa berriak Kontsumobiden edo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetan aurkeztutako erreklamazio guztien izapidetze administratiborako prozedura hobetzeko neurriak jasotzen ditu. Arauketaren bidez, babes handiagoa eskaini nahi zaie Administrazioari kontsumo arloko erreklamazioak, kexak edo salaketak helarazi nahi dizkioten kontsumitzaileei eta erabiltzaileei, horretarako dauden bideak erabiliz.

Dekretu berriak erreklamazio-orriak izateko beharra ezartzen du, eta lehen arauketatik kanpo zeuden jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak hartzen ditu derrigortasun horren barnean.

 Irakaskuntza arautua ematen duten ikastetxe baimenduak erreklamazio-orriak izatetik salbuetsita daude, baita profesional liberalak ere, betiere jarduera gauzatzeko legez aitortutako Profesionalen Elkargo batean kolegiatuta badaude; izan ere, horien erreklamazioak kasuan kasuko Profesionalen Elkargoaren bitartez izapidetuko dira, dagozkion arauetan xedatzen denari jarraiki.

Arauketa berriaren nobedade gisa,  enpresek beren datuak bete beharko dituzte erreklamazio-orrietan nahitaez. Horren berri emateko, Kontsumobidek, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendaritzaren laguntzarekin, ikuskapen-kanpaina informazio-emaile bat abiaraziko du, irailetik aurrera, Euskadiko enpresa eta saltoki guztietan, derrigortasun hori bete beharra dagoela gogoratzeko helburuarekin.

Erreklamazio-orriei nahiz kontsumoarekin lotutako beste edozeri buruzko informazioa Kontsumobideren web orrian edo haren Bilboko, Donostiako edo Gasteizko edozein bulegotan eskuratu ahal izango da.

 

Dokumentua:

142/2014 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...