×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Erreklamazio-liburua ETE eta autonomoentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Erreklamazio-liburua funtsezkoa da, eta zure bezeroen eskura izan behar duzu beti. Izan ere, erabiltzaileek eta kontsumitzaileek euren interesak defendatu eta babesteko tresna nagusia da. Erreklamazio-orri gisa ere ezagutzen dugu.

2014ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu zuen, kontsumoko erreklamazio-orri horiek erregulatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan haiek aintzat hartzeko prozedura zehazteko. Dekretu horren bidez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileen babesa eta haien eskubideen defentsa indartu nahi zituen, baita gatazkak konpontzeko metodo arin bat ezarri ere.

Jarraian, kontuan hartu behar dituzun puntu nagusiak azaltzen ditugu:

Zeinek izan behar ditu erreklamazio-orriak?

Dekretuaren arabera, pertsona fisiko edo juridikoek, banakakoek edo kolektiboek, profesionalek edo establezimendu publiko edo pribatuen titularrek izan behar dituzte, baldin eta ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak eta zerbitzuak ekoizten, ematen, helarazten edo igortzen badizkiete, zuzenean merkaturaturik, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei. Halaber, publikoari irekitako establezimendurik edo lokalik ez duten urruneko salmentarako, salmenta automatikorako, merkataritza elektronikorako eta halakoetarako enpresek eta profesionalek ere izan behar dituzte, derrigorrez, baldin eta EAEn badaukate helbide soziala edo fiskala.

Zein geratzen dira betebehar horretatik kanpo?

Irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastetxe baimenduak, eta profesional liberalak, legez onartutako lanbide-elkargo batean eman behar badute izena jardunean aritzeko.

Erreklamazio guztiak berdinak dira?

Ez. Lehenik eta behin, araudiak hiru erreklamazio-mota bereizten ditu:

  • Kexak: kontsumitzaile edo erabiltzaile batek, kontsumitu duen ondasunarekin edo eman zaion zerbitzuarekin gustura ez dagoela eta, adierazpen bat egitea, gustura ez dagoela jakinarazteko, bestelako asmorik gabe.
  • Erreklamazioak: kontsumitzaile edo erabiltzaile batek Administrazio Publikoari jakinaraztea haren eskubideak edo interes partikularrak urratu direla ondasun bat erostean edo zerbitzu bat jasotzean, eta hauxe eskatzen duela: ondasun edo zerbitzu hori behar bezala eman, ordezkatu edo ordaindu dakiola.
  • Salaketak: idazki baten bitartez, Administrazio Publikoari jakinaraztea arau-hauste administratibo bat egon daitekeela.

Erreklamazio-orrien ezaugarriak:

Erreklamazio-orrien sorta bakoitzak 3 ale izango ditu (sinadura originalak dituen alea Administrazioarentzat izango da; beste bi aleak, berriz, alderdi erreklamatzailearentzat eta alderdi erreklamatuarentzat izango dira), eta Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan idatzita egongo dira nahitaez.

Non eskuratu daitezke?

Legez ezarritako tasa ordainduz eskuratuko dira Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren lurralde-zerbitzuetan edo administrazio publikoen beste arreta-zerbitzu batzuetan.

Nola erabiltzen dira?

Erreklamazioa jasotzen duen alderdiak bere identifikazio-datuak bete beharko ditu, erreklamazio-orria entregatu baino lehen. Alderdi erreklamatzaileak bere identifikazio-datuak beteko ditu, zer gertatu den deskribatuko du labur-labur, eta argi azalduko du zer asmo duen pertsona erreklamatuarekiko. Ondoren, bi alderdiek erreklamazio-orria sinatuko dute (alderdi erreklamatuak enpresaren zigilua erabili ahal izango du sinaduraren ordez). Alderdi erreklamatuaren sinadurak erreklamazioa jaso duela baino ez du adierazten, eta ez, ordea, erreklamatzaileak gertaeren gainean emandako bertsioa onartzen duenik.

Eta nola du Administrazioak erreklamazioen berri?

Hori erreklamatzailearen kontura izango da. Erreklamazioak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren lurralde-zerbitzuetan aurkeztuko dira, kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetan, edo  baliabide elektronikoen bitartez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan. Beharrezkoa da faktura edo ordainketaren egiaztagiria, kontratua, informazio-liburuxkak, berme-agiria edota gertakariak balioesten laguntzen duen beste edozein froga edo dokumentu gordetzea.

Erreklamazio-orriak izatera behartuta dagoenak horren berri eman beharko du, ondo ikusteko moduko kartel baten bidez. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua arduratuko da Dekretu honetan deskribatutako betebeharrak zaintzeaz eta ikuskatzeaz.

Nafarroan, erabiltzaile eta kontsumitzaileen erreklamazio-orriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan antzera erregulatzen dira. Erreklamazio-orrien sorta bakoitzak hiru ale izango ditu: orri originala, zuria, Administrazioarentzat; kolore arrosako kopia bat, erreklamazioa jasotzen duenarentzat; eta beste kopia bat, kolore berdekoa, erreklamatzailearentzat. Erreklamazio-orriak Foru Komunitateko Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Sailean eskura daitezke, ezarritako tasak ordainduz. Erreklamazio-orrien betetze-maila egiaztatzeko ardura arlo horretan eskumena duten Nafarroako administrazio-organoena da.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-16 09:19:55