×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Naparbier egiten duten ekintzaileak aurkeztu nahi dizkizugu

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Inoiz usaindu duzu kopuru handitan ekoitzitako garagardoaren lurrina edo haren “zapore natural osasungarria”? Garagardo-edaleek luzaroegi jasan izan behar izan dugu multinazional handiek gustu txarrez ekoitzitako zaporerik gabeko eferbeszentzia. Ados zaude? Horrela bada, beharbada garagardoa artisau-eran egiten duen Naparbier enpresaren asmoen adierazpena ezagutu nahi izango duzu. “Garagardoa egiten dugunean, ez dugu ezer barkatzen. Garagardo ausart eta lotsagabeak egiten ditugu. Garagardo grinatsua, nortasuna duena”.

 

Hazkunde bizkorra

Naparbierrek Nafarroan du egoitza, Noainen. Lau bazkide bildu eta duela bost urte ekin zioten bideari; Eneko del Valle sustatzaileetako batek azaldu digunez: “lehen lantegia berehala gelditu zitzaigun txiki eta, beraz, kreditua eskatzea pentsatu genuen, lantegi handiagoa egin eta hazi ahal izateko”. Gaztenpresara etorri ziren izapide guztietarako laguntza eske; batez ere, negozio-plana egiteko eta finantzaketa lortzeko laguntza eske. Eta behar zuten guztia aurkitu zuten bertan.

LABORAL Kutxaren laguntza finantzarioa (baldintza egokietan emandako kreditua) ez ezik, negozioa muntatzeko Gaztenpresak emandako aholku guztiak ere nabarmendu ditu Enekok. Izan ere, “bideari ekiten diozunean ez dakizu enpresa sortzea zer den, eta hor aholku egokiak eman zizkiguten”. Adibidez, enpresa mota batzuk eta besteak aztertu ondoren, Naparbierrekoek kooperatiba eratzea erabaki zuten, formula horrekin eroso sentitzen zirelako.

 

Garagardoa, beti oso freskoa

Literalki. Naparbierren asko azpimarratzen dute euren garagardoak ontziratu eta hiru hilabete baino lehen kontsumitu behar direla, lupulu freskoaren aromaz eta zaporeaz guztiz gozatzeko.

Osagairik onenekin, osagai fresko eta naturalekin egindako kalitate goreneko garagardoak egiteko konpromisoa hartu dute ekintzaile horiek. Horrek esan nahi du Naparbier garagardoak ez duela inolako kontserbagarririk, gehigarririk edo bestelako produktu kimiko kaltegarririk. % 100 osasungarria. Hobeto ezagutzeko, haien Facebook-era jo dezakezu edo, bestela, zer garagardo mota duten ikus dezakezu beraien webgunean. Ziur diseinu pertsonalizatuek ez zaituztela epel utziko.

Dagoeneko abian dira, lema argia dutela buruan: “Grina, Sormena, Garagardoa”. Haien ildoari jarraitu eta zeure ideia negozio bideragarri eta zoragarri bihurtu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan  eta ausartu ausarta izaten!

 

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...