Hona hemen... Hontza-Extrem - Gaztenpresa

Hona hemen… Hontza-Extrem

Hontza-Extrem

HONTZA-EXTREM

Zerbitzua: Abentura Parkea
Webgunea: www.hontzaextrem.com
Helbidea:
Telefonoa:
Helbide elektronikoa:

Urkiolako parke naturalean kokatuta dago Hontza-Extrem, Gorbeiako parke naturalaren ondoan. Euskal Herriko abentura-parkerik handiena da, eta desgaitasun fisikoa duten lagunentzat egokituta dagoen bakarra. Tirolinak, zuhaitz-eskalada, arku-tiroa… Naturarekin eta kirolarekin lotutako era guztietako jarduerak eskaintzen dituzte bertako instalazioetan.

Ainara, Josu eta Joseba dira arduradunak. Hiru ekintzaileok Gaztenpresara jo zuten bestelako proiektua abian jartzeko enpresa-orientazioaren eta finantza-laguntzaren bila, eta egitasmo pozgarria zena gauzatzea lortu zuten.

Hontzaextrem abentura-parkean hezkuntza eta ikaskuntza ere eskaintzen dituzte, entretenimenduaren osagarri. Horixe du bereizgarritasunetako bat. Hontzaextremera joatea naturarekin harremanetan sartzea da, ingurumenarekiko beharrezko errespetua ikastea.

Instalazioak hiru zirkuituren inguruan antolatuta daude:

  1. Zuhaitzetako ibilbideak”, abilezia, trebetasuna eta abentura uztartzen dituzten jokoekin. Horien artean daude, besteak beste, tibetar zubiak, tirolinak, lianak, mugitzen diren enborrak, sare-zubiak, nepaldarrak, tximinoenak… Hainbat ibilbide daude, modu sinesgaitz eta dibertigarrian osatu beharrekoak.
  2. “Arku-tiroa”, milaka urte dituen arma horrekin zure punteria eta abilezia erakusteko.
  3. “Zuhaitzetako eskalada”, zuhaitzetara igotzeko modu berritzailea, erabat segurua, zure gaitasunak erakusteko aproposa.

Abentura-parkearen inguruko berri guztiak Twitter edo Facebook bidez jarrai ditzakezu. Eta, noski, Ainarak, Josuk eta Josebak egin zuten bezala, negozio-ideia aurrera eramateko gogoa duen edonork jo dezake Gaztenpresara. Profesionalen aholkuak eta laguntza izango ditu, negozioak abian jartzen laguntzen urte askotako eskarmentua dutenena.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?