×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Emakumeak eta ekintzailetza Neskworking-aren eskutik

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Emakumea eta ekintzailea. Pixkanaka, EmakumeEkin gisako elkarteei eta Neskworking gisako ekitaldiei esker, gure gizartean pisua hartzen ari den binomioa. Susana Zaballa bi horietako kide da, eta networking-ekitaldi berezi horren gakoak azaldu dizkigu.

 

– Gaztenpresa Bloga: Zein da, oro har, EmakumeEkin elkartearen eta, bereziki, Neskworking ekitaldiaren helburua?

– Susana Zaballa: EmakumeEkin elkartearen helburua emakumeek abiarazitako ekintzailetza sustatzea eta babestea da. Neskworking ekitaldiaren helburua beste emakume ekintzaile batzuekin harremanak finkatzea eta lotura profesionalak sortzea da, gertutasunez eta modu atseginean. Gainera, mota horretako ekitaldiekin emakume ekintzaileek egiten dugun lana ikusarazi nahi dugu.

 

– G.B.: Zergatik parte hartu Neskworking ekitaldian?

– S.Z.: Dibertigarria, ahalduntzeko lagungarria eta emankorra izango delako.

 

– G.B.: Zein da Euskadiko emakume ekintzailearen gaur egungo egoera? Nolakoa izan da azken urteetako bilakaera?

– S.Z.: EAEko pertsona ekintzaile guztien % 40 inguru emakumeak gara, proiektuaren sortze-fasean nahiz finkatutako enpresetan. Dena den, pertsona ekintzaile potentzial guztien ia % 50 gara (2014ko Global Entrepreneurship Monitor txostenaren arabera); beraz, hurrengo urteetan gure partaidetzak gora egingo du, seguruenik, enpresa arloan.

 

– G.B.: Zein dira emakumeek ekiteko orduan aurre egin behar dieten oztopo nagusiak?

– S.Z.: Printzipioz, gizon ekintzaileek aurre egin behar dieten berdinak dira: finantziaziorik eza, gobernuaren politikak eta gizarte-arauak. Halere, emakumeek oztopo erantsiak izaten ditugu gure rol kulturalen eraginez; esaterako, familia-kargen edo genero-estereotipoen pisu handiagoa izaten dugu, eta horiek gure buruarekiko konfiantza murrizten dute ekiteko orduan.

 

– G.B.: Zer ekarpen egiten dio emakumeen ekintzailetzak enpresa-ekosistemari?

– S.Z.: Oraindik ez dakigu, gure ustez oraindik ez baitago guztiz garatuta, baina ekarpen handia egingo diola pentsatzen dugu. Emakumeek ekintzailetzara hurbiltzeko beste modu batzuk ditugu, besteren konturako lana garatzeko beste modu batzuk ditugun bezala. Bestalde, gaur egungo eredua gauzak gizonezkoen modura egiteko prestatuta dago, eta normalean, emakumeak molde horretan sartzen saiatzen gara profesionalki hazi ahal izateko. Horrenbestez, ekarpen garbi bat aniztasuna izango litzateke.

 

– G.B.: Emakumeen ekintzailetzari dagokionez, zein izango litzateke gure buruak ikusi ahal izateko ispilurik egokiena?

– S.Z.: Madrilen, EEAGRANTS funtsek babestutako ekimen bati esker, beste herrialde batzuetako emakume ekintzaile eta enpresarien elkarteekin bildu ginen: Islandia eta Norvegia. Gainera, Londresen, The Young Foundation Fundazioak babestutako gizarte-ekintzailetza arloko proiektu gisa aukeratu gintuztenean, Gender Futures ekimenaren arduradun batekin lanean aritu genuen. Erresuma Batuan ere gurearen antzeko panorama bizi dutela sentitzen dugu. Norvegian eta Islandian, ordea, eta batez ere Norvegian, askoz garbiago ikusten dute, gizarte gisa, ezin dutela talentu erdia bazterrean utzi; beraz, oso ekimen interesgarriak jarri dituzte martxan. Horietako batzuk gure proiektuetara txertatu ditugu. Edonola ere, kulturaren, ekonomiaren eta enpresaren testuingurua behar bezala hartu behar da kontuan jardunbide egokiak errepikatzeko orduan. Kopiatzearen aldekoak gara, baina ingurunera egokituz.

 

– G.B.: Zer esango zenieke ekiteko asmoa duten, baina azken erabakia hartzen ez duten emakume horiei?

– S.Z.: Zure lanbide-karreran aukera hori irekitzeko ausardia izatea oso aurrerapauso esanguratsua da dagoeneko. Horretarako motibazioa sentitzen badute, informazioa jasotzea da onena. Gurearen gisako erakundeetara gerturatu, eta bertan, beren zalantzak planteatu eta laguntza emozionala eta teknikoa jaso dezakete. Esperientziak partekatzeko foro bat gara, besteak beste. Zure beldurrak eta ametsak beste pertsona batzuengan islatuta ikusteak konfiantza eta adorea ematen dizu. Badira beste erakunde batzuk ere, Gaztenpresa esaterako. Hark beti lagundu izan digu, eta maila guztietan eskaintzen du laguntza, ekintzailetza-prozesua dena dela.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 00:47:39