×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Elkarrizketa Iñaki Carreterori: “Ingravity Dreams zera da, maitasuna, gogoberotasuna eta profesionaltasuna gure abereei laguntzeko, gauza txikiak zainduz.”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.

 

Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen?

Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua, tratu familiarrarekin betiere.

Baina denak du bere hasiera: amets bat. Gure txakurretako batek izandako arazo fisiko baten ondoren, eta fisioterapia naturala eta abereen ongizatea gure herrialdean ohikoa ez zela ikusita, AMETS EGITEA erabaki genuen. AMETS EGITEAK ikertzea, ikastea, ezagutzea eta, azken batean, martxan jartzea eragin zigun.

8 urte eman ditugu prestatzen (eta oraindik ere geratzen zaiguna) txakur-fisioterapian, terapia kraneosakraleko tekniketan, hidroterapian, abereen akupunturan, fitoterapia txinatarrean, elikadura naturalean, kirol-txakurrentzako/laguntzako txakurrentzako entrenamenduan, gurekin batera bizi diren txakur, katu eta beste abere batzuei laguntzeko. Eta urte horiek Ingravity Dreams zentroaren sorkuntzarekin eta autoeraikuntzarekin burutu ziren.

Zentro oso berezia izan da hasieratik:

  • Gure txakurrek erabaki zuten zentroaren kokapena. Maturanako gain batean, Arabaren erdian, energiez betetako ingurune batean (izan ere, zentroaren ondotik igarotzen dira eta atseden hartzen dute milaka hegaztik beren migrazioetan).
  • Zentroaren ingurunea, urez eta mendiz inguratuta. Inguratzen gaituzten monumentu neolitiko eta historikoak. Elkarrekin bizi gara askatasunean dauden 4 hankako lagunekin eta gainerako herritarrekiko modu jasangarri eta irekian landa-ingurunean lan egiteko erabakia partekatzen duten 2 hankako auzokideekin.
  • Zentroaren eraikuntza: Gure eskuekin eraikia dago guztia gure abere, familia eta lagunekin batera, garai batean egiten zen bezala: zimenduetatik sabaiko azken zur puskaraino. Guztia ere parametro bioklimatiko eta jasangarrien pean eraikia, betiere ingurunea, inguruneko indar naturalak eta lekuaren espiritua errespetatuz.  Hori guztia energia egunero lagun izan dezagun, segundoz segundo. Nolabait esateko, fatxada krema eta txokolatezkoa bada ere, zentroaren bihotza berdea eta urdina da.
  • Kontzeptua: zentroa eta haren ingurunea dira gure etxebizitza nagusia, mendeetan zehar tradizionalki egin denera itzuli nahi izan dugu: norbera bizi den toki berean lan egitea partekatu ahal izateko.
  • Teknikak: gure lan-teknikak naturalak dira, arazo fisiko/psikikoetarako, zein kirol-txakur eta laguntzako txakurrentzako gure entrenamenduetarako. Beti egin izan ohi den bezala, medikuntza alopatikoarekiko ikuspegi osagarritik begiratuta.

Laburbilduta, maitasuna, gogoberotasuna eta profesionaltasuna gure abereei laguntzeko. Betiere gauza txikiak zainduz.

Prozesu osoan, kanpoko eta konfiantzazko ikuspegia ekarri zigun Gaztenpresak, eguneroko jardunak kutsatutako gure ikuspegia alde batera utzi, eta proiektua bideragarria ote zen eta errentagarria izan zitekeen jakiteko. Behin hori berretsitakoan, finantzaketa lortzen lagundu ziguten.

 

Zentroarentzako kokapena hautatzeak, baita zentroa bera eraikitzea ere, hausnartutako zerbait izan da eta denbora hartu du. Esaguzu nolakoa izan den prozesu hori.

Hasieratik argi genuen gure proiektua landa-ingurunean garatu nahi genuela. Argi geneukan hirian dena izango zela errazagoa, baina argi geneukan halaber kontsekuenteak izan behar genuela gure helburuekin eta gure enpresa-ametsarekin. Horregatik, hiritik urrun ez zegoen leku batean diseinatu genuen gure zentroa, baina leku erabat landa-inguruko eta energiaz beterikoan. Gainera, “baserriaren” formatua erabili genuen zentroaren autoeraikuntzan: lehenengo solairuan etxebizitza, eta etxabean, garai batean ukuiluak jarriko lituzketen lekuan, lantokia dago. Eta uste dut landa-ingurunean erreferente bat izatea lortu dugula lehen sektorearekin edo turismoarekin soilik zerikusia ez duten enpresak sortzeko.

 

Zergatik aukeratu duzue kooperatiba bat eratzea gainerako forma juridikoen gainetik?

Bazkideen filosofia pertsonalarekin lotuta dagoelako. Enpresa formatu sozialena da kooperatiba, eta guri gizarteak eskaini diguna gizarteari itzultzea gustatzen zaigu. Gainera uste dugu lehen familia-lana zenaren antza handiena duen lege-figura dela: “denak batera”.

 

Zer berritasun aurkezten dituzue hurrengo hilabeteetarako?

Proiektu asko ditugu esku artean.

  • Zalantzarik gabe, funtsezkoa iruditzen zaigu eskaintzen ari garen zerbitzua sendotzen jarraitzea.
  • Online denda bat irekitzeko asmoa ere badugu, bertan gure zentroan erabiltzen dugun materiala bezero profesionalei eskaintzeko.
  • Laguntzako txakurrentzako usaimen-eskola bat sortzeko ideia darabilkigu buruan.

Proiektu horietako batzuk martxan ditugu jada, beste batzuk aurreikusita baino mantsoago egingo dute aurrera egungo egoeraren eraginez, baina haietan lan egiten jarraituko dugu beti lan egin dugun ilusioarekin eta pasioarekin.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...