×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekonomia zirkularra: ingurumenaren aldeko apustua eta negozio-aukera bat

gzt-art-economia-circular
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bazenekien Europar Batasuneko herrialdeek urtean 5.000 milioi tona hondakin baino gehiago sortzen dituztela, etxekoak kontuan hartuta?

Eta bazenekien, Euskadin sortzen ditugun 5,5 tona hondakinetatik, % 80k eraikuntzan eta industrian dutela jatorria?

Pentsatu duzu noizbait, 2050. urtean, munduko biztanleek gaur egun kontsumitzen ditugun baliabideak baino hiru aldiz baliabide gehiago beharko dituztela?

Izugarrizko datuak dira, ezta? Baina, seguruenik, ekonomia zirkularraren kontzeptua azaltzeko aski grafikoak irudituko zaizkizu, baita gure inguruko herrialde eta enpresa askok haren alde zergatik egiten duten azaltzeko ere.

Lehenik eta behin, ekonomia zirkularra zer den eta hura gauzatzen duten enpresek zer egiten duten azalduko dizugu. Oso kontzeptu berria da eta, haren bitartez, enpresak ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen dira erabiltzen dituzten baliabideak, beren hondakinak ahalik eta gehien murrizteko eta horiek berriz ere ekoizpen-sistemara txertatzeko.

Horrela, zirkulu bat sortzen da eta, bertan, hondakinak baliabide bihurtzen dira berriz ere. Izan ere, euskal zabortegietara botatzen diren materialek 47 milioi euroko balioa dutela balioesten da. Horrenbestez, ez gara “hondakinak aprobetxatzeaz” bakarrik ari, sektore ekonomiko berriak sortzeaz baizik, guztiz iraunkorrak eta errentagarriak diren sektoreak.

Normalean, termino horiek sektore industrialari aplikatzen zaizkio, hura baita baliabide-kantitate gehien xurgatzen duen sektorea, baina ekonomia zirkularra sektore ekonomiko guztietara estrapola daiteke, eta hala egin behar da gainera, baita zerbitzuen sektorera ere.

Ekonomia zirkularra zuzenean lotuta dago enpresen ospearekin. Hori dela eta, horiek erantzukizun sozialeko politikak eta 3.0 marketineko ekintzak sustatzen saiatzen dira beren jardueran. Kontua ez da saltzea bakarrik, gizarteak dituen arazoekin eta ingurumenaren zaintzarekin kezkatuta dauden pertsonei saltzea baizik.

Oro har, funtsezko balio batzuk izan behar ditugu kontuan gure negozioa ekonomia zirkularrean txertatu nahi badugu:

  • Produktu baten bizi-zikloari haren ingurumen-inpaktua gehitu behar zaio, hura murrizten eta modu eraginkorrean aprobetxatzen saiatzeko.
  • Gure lurralde-esparruko hornitzaileen aldeko apustua egin behar dugu, materialen fabrikazioan eta horniduran garraioaren erabilera ahalik eta gehien murrizteko.
  • Hondakinak ekoizpen-sisteman berriz sartzen eta berreskuratzen saiatu behar dugu, material berriak balira bezala.
  • Hobe da oraindik ere bizi erabilgarria duten produktu teknologikoak konpontzen saiatzea, horiek botatzea eta berriak erostea baino. Jaiki zaitez zaharkitze programatuaren kontra.
  • Saia gaitezen erabateko birziklatze-politika bat mantentzen erabiltzen ditugun material guztiekin.
  • Saia gaitezen gure jarduerarako energia berriztagarriak aukeratzen.

Ekonomia zirkularraren eredua erabiltzen duten negozioen adibide ugari daude: negozio horiek iraunkortasunaren eta ingurumenaren zerbitzura jarri dute teknologia. Besteak beste, inprimagailuetarako tinta-kartutxoak eta tonerrak jasotzen eta berrerabiltzen dituzten enpresak aurki ditzakegu, baita beren erabiltzaileentzat ohitura iraunkorrak sustatzen dituzten startup enpresak edo ibilgailu erabilien hondar-materialen berrerabilpena ikertzen duten ekimen publiko eta pribatuak ere.

Adibide horiek ekonomia zirkularrak ekintzaileei eta startup enpresei eskaintzen dizkien negozio-aukera guztien barnean sartzen dira, eta Accenture aholkularitza-etxeak bost talde handitan laburbildu ditu:

  • Hornidura zirkularrak. Baliabide ez berriztagarrien ordez, energia berriztagarriak, biomasa edo material birziklagarriak erabiltzea.
  • Baliabideak berreskuratzea. Hondakinak eta hondar-produktuak erabiliz, energia eta baliabide erabilgarriak lortzea.
  • Produktuaren bizitza erabilgarria luzatzea. Diseinu iraunkorra ezartzea, produktuak eta osagaiak konponduz, eguneratuz eta berriz salduz, horien bizi-zikloa handitu ahal izateko.
  • Plataformen erabilera partekatua. Produktuen erabilera handitzea, horien erabilera nahiz sarbidea eta jabetza partekatuz.
  • Produktua zerbitzu gisa. Produktuen jabetza gordetzea, baliabide zirkularren produktibitatearekin sortutako onurak barneratzeko. Planteamendu hori produktu-fluxuei aplika dakieke, balio-katearen edozein puntutan.

Ikus dezakezun moduan, zure negozioa ekonomia zirkularrera txertatzeaz gain, jasangarritasun-parametroetan oinarrituz ekitea ahalbidetuko dizuten merkatu-hobiak aurki ditzakezu. Esparru hori esploratu nahi baduzu, gogoratu Gaztenpresan ia 4.000 enpresa-proiektu sortzen lagundu dugula eta zure negozioa sortzeko urrats guztietan lagun diezazukegula. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...