×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileentzako 5 blog onenak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekiteko asmotan bazara, Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Deitu 900 101 143 doako telefonora.

 

Batzuetan, guretzat erronka den egoera berriren baten aurrean gaudenean (eta ekitea beti da erronka), antzeko egoeran egon den edo dagoen norbaiten esperientzia ezagutzea izaten da onena, betiere haren eskutik. Horregatik, ekintzaileek eta ekintzaileentzat idatzitako 5 blog gomendatuko dizkizugu gaurkoan.

 

Zenbat eta gehiago irakurri hobe, hori da gure aholkua. Modu horretan, alderaketak egin eta zure irizpidea izan dezakezu komeni zaizunari buruz. Ez ditugu blog horiek aukeratu egileek diotenarekin bat gatozelako, baizik eta eztabaida sustatzen dutelako eta eztabaidagai interesgarriak planteatzen dituztelako.

 

Enrique Dans-en bloga: Enrique Dans Informazio Sistemen irakasle da IE Business School ikastegian (Madril) 1990etik. Aholkulari-lanak egiten ditu hainbat startup eta enpresatan, eta aditua da Interneteko komunikazioan eta teknologian. Gai horien harira gehien aipatzen den blogetako bat da berea. Erreferentzia bikaina da sareko garapen berriei eta egungo informazioaren eta komunikazioaren paradigma aldakorrari buruz balio handiko ikuspuntua ezagutu nahi dutenentzat.

 

LABORAL Kutxaren bloga: Jarduera bati ekitear zaude eta ez dakizu hasierako izapideei nola egin aurre? Negozio-ideia bat duzu eta nola babestu jakin nahi duzu? Autonomoa zara eta pertsona bat kontratatu behar duzu? Zeure negozioari ekitean edo hura gestionatzean izan ditzakezun galdera guztiei erantzuten saiatzen dira LABORAL Kutxaren blogean. Gainera, Entitateak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa, zozketetan eta sustapenetan parte hartzeko aukera, eta LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuaren analisi ekonomikoak aurkituko dituzu bertan.

 

Jesús Encinar-en bloga: Guk idatzitakoa irakurtzen baduzu eta inoiz etxeren bat bilatu baduzu alokatzeko, erosteko edo saltzeko, seguruenik ezagutuko duzu Jesus Encinarren proiektu arrakastatsuena: El Idealista, Espainiako atari ospetsuenetakoa. Bere blogean, egileak ekonomiari, gizarteari edota teknologiari buruzko gaiak aztertzen ditu, ikuspegi eraikitzaile eta umoristiko batetik. Izan ere, gai serioak eta arinak uztartzen ditu, ekintzaileentzako gomendagarriak diren filmeei buruzko posta, esaterako.

 

Banca para empresas: LABORAL Kutxako enpresen arloko gure lankideek hainbat gai dituzte hizpide blog horretan, enpresei eta ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuez gain (nazioartekotzearen eta finantzaketaren esparruetakoak, esaterako). Testuinguru ekonomikoari buruzko azterketak eta negozio-gestoreendako aholkuak aurkituko dituzu bertan, garrantzitsuak eta baita dibertigarriak ere.

 

Raúl Hernández-en bloga: Enpresa Administrazioan lizentziatua da eta aholkulari izan da Arthur Andersen, BearingPoint eta Garrigues enpresetan, besteak beste. Internet arloko enpresetan ere aritu da, Weblogs SL enpresan, esaterako. Gaur egun batez ere Grupo Vips taldearentzako proiektuetan dihardu lanean, eta laneko kulturari, ingurune korporatiboari eta norbere garapenari buruzko blog oso interesgarria darama aurrera. Sen ona (urria den ondasuna) eta zintzotasuna borborka.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...