×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Crowdfunding, partaidetzan oinarritutako finantziazioa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Seguruenik entzungo zenuen elkarlaneko ekonomiaren inguruko zerbait. BlaBlacar, Airbnb, Uber, Wallapop, Wimdu… Adibide asko daude, gero eta gehiago. Internetek interes komunak dituzten pertsonak jartzen ditu harremanetan. Bai, baita banako inbertitzaileak eta finantziazio bila dabiltzan ekintzaileak ere.

Internet bidez proiektu baterako dirua lortzea posible da crowdfunding deiturikoari esker. Aro digitalean, duela aste batzuk Oscar Muguerzak azaldu zigun hautazko finantziazio-bide hori (hau da, jendetzaren bitartez lortutako finantziazioa) gehitu zaie lehendik ezagutzen genituenetara.

 

Crowdfunding-aren gakoa web-orri bat da, besterik gabe. Prozedura sinplea eta berehalakoa da. Diru bila dabilen pertsona ekintzaileak −guztiz ezezaguna− bere ideia azaltzen du bideo baten edo beste material argitzaile batzuen bitartez. Gero, hura crowdfunding-eko online plataforma batera igo eta behar duen kantitatea, denbora-tarteak eta, hala badagokio, saria adierazi behar ditu. Lehenengo fasearen amaiera.

 

Online promozioaren garrantzia

Proiektua ebaluatzeko garaia. Batzuetan web-orriak berak egiten du, eta beste batzuetan, berriz, modu komunitarioan egiten da. Ideiak oniritzia jasotzen badu, proiektua argitaratu egingo da denbora-tarte aldakor baterako. Orain proiektua sustatu behar da. Hemen ekosistema digitalaren boterea sartzen da jokoan: sare sozialak, blogak, web-orriak… Online makineria lanean hasten da, proiektuak hitzartutako epean zehaztutako kantitatea lor dezan. Epe hori amaitzean, helburuak lortu dituztenek bakarrik jarraituko dute aurrera.

 

Eta, zer motatako proiektuak finantza daitezke crowdfunding-aren bitartez? Mota guztietakoak. Mota horretako mikro-mezenasgoak gora egin du azken urteetan, duela hamarkada bat, Estatu Batuetan Kickstarter gisako plataformak hedatu zirenetik. Mota guztietako atariak daude: orotarikoak, gai edo produktu jakin batean espezializatuta daudenak… Gure helburuetara gehien egokitzen dena bilatzea da kontua.

 

Elkarlanean oinarritua

Crowdfunding-aren oinarria jendearen elkarlana da. Proiektuen finantziaziora aplikatutako elkarlaneko ekonomia. Eta hori posible da Interneti esker. Gainera, dirua lortzeaz gain, proiektuak aberastu egin daitezke pertsonen ekarpenei eta ideiei esker; eta, askotan, horiek are lehiakorragoak bihurtzen dira. Ekosistema ekintzailea aberasteko modu bat da, zalantzarik gabe.

 

Bide hau esploratu nahi baduzu, zenbait crowdfunding mota daudela jakin behar duzu:

 

  • Donation based – Dohaintza: inbertitzaileak, hau da, ideia finantzatzen duenak, dohaintza bat egiten du. Ez du ezer jasotzen haren truke. Crowdfunding mota hori proiektu sozialekin eta zibilekin lotuta dago.
  • Reward based – Saria: proiektu bat finantzatzen da, dirua ez de beste sari baten truke. Esaterako, disko baten grabaketa finantzatu eta diskoaren kopia bat edo taldea sustatzeko materiala (kamisetak, posterrak…) jaso daiteke haren truke.
  • Social lending edo peer to peer lending: partikularren arteko diru-mailegua, merkatuak eskaintzen dituenak baino prezio onuragarriagoetan.
  • Equity based: kasu horretan, enpresa berriaren kapitalean parte hartzen da ordainsari gisa.

 

Ikus dezakezun moduan, crowdfunding-a ez da proiektuak (printzipioz, sortzaileak) finantzatzeko jaio zen erreminta ekonomiko berritzaile bat bakarrik. Garai berrietara guztiz egokitutako filosofia batean oinarritzen da, eta berdinen arteko elkarlanarekin lotuta dago, horretarako sarea erabiliz. Gainera, horri buruzko legeria ez dago oraindik oso zehaztuta eta aldatu egiten da herrialde batetik bestera.

 

Oso garrantzitsua da ekintzailetza-proiektu bat finantzatzeko erabil daitezkeen aukera guztiak ezagutzea. Zenbat eta informazio gehiago, hobe. Hori bai, gero zuk erabaki behar duzu zein komeni zaizun gehien, zure itxaropenak kontuan hartuta. Badakizu Gaztenpresan ekintzaileak elkarrekin harremanetan jartzen ditugula eta haien artean sinergiak bilatzen laguntzen diegula. Erabaki duzu?

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 00:13:40