×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

CITA emprende, topaketa ekintzailetzarekin eta digitalizazioarekin, Gaztenpresaren eskutik

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Imajinatzen al duzu norbait ekintzailetzaren munduan aurrera egiten tresna digitalik gabe? Zaila, ezta? Gaztenpresan badakigu ekintzailetzak gaitasun berritzaileak garatzea, malgua izatea eta egokitzeko gaitasuna izatea esan nahi duela, eta horretarako, eraldaketa digitala da bide bakarra.

Horregatik, hilaren 15ean eta 16an CITA | Emprende digitalizazioari buruzko edizio berezia ekitaldi birtualean parte hartu genuen. Ekitaldi horretan, ekintzailetzaren eta digitalizazioren konbinazio onenetako batzuk ikusi ahal izan ditugu, bizitzea egokitu zaigun krisi-garai honetan ere aurrera egitea lortu dutenak.

NaizFit, modako e-Commerce edo merkataritza elektronikoarentzako laguntza

Borja Cembrerok, NaizFit plataformaren zuzendari exekutiboak, argi eta garbi identifikatu zuen onlineko moda-dendek zuten arazo nagusietako bat: neurriak. NaizFit bidez, inprimaki bat sortu zuen arroparen sektoreko merkataritza elektronikoko bezeroei beren neurri zehatza ezagutzen laguntzeko eta, horrela, sektore horretako itzultze-tasa handia (% 30 ingurukoa) murrizteko. Bezeroen datuak jaso eta aztertuz, startup horrek bezeroak hobeto ezagutzea ahalbidetu die saltokiei; baina ez hori bakarrik, baita haien beharretara egokitzea eta, besteak beste, neurri berriak sortzea ere, eraginkorragoak izateko helburuarekin.

Naru, COVID-19ra egokitutako tresna

Eider Sánchez, Naru Intelligence enpresaren zuzendari exekutiboa, adibide ezin hobea da startup batek bere negozioa COVID-19aren krisialdira nola egokitu dezakeen erakusteko. 2017an, Adimen Artifizialean oinarritutako tresna bat sortu zuen gaixotasun larrien tratamendua hobetzen laguntzeko, bereziki minbiziarena. Naruk erabiltzen duen teknologiak pazienteen datu ugari biltzen eta interpretatzen ditu, tratamendurik egokiena identifikatzeko, kudeaketak arintzeko eta gaixoei jarraipena egitea errazteko. Koronabirus berriarekin, Naruren funtzionamenduak helburu berbera duela konturatu ziren: osasun-sistemari gaixotasun bat eta haren tratamendua hobeto ezagutzen laguntzea, mediku-emaitzen optimizazioa bizkortzeko. Horrenbestez, datuen eredua egokitzea eta horiek aztertzea proposatzen du, COVID-19aren pazienteentzat algoritmo zehatz bat sortzeko eta osasun-zentroei beren eskaerak eta zalantzak hobeto kudeatzen laguntzeko.

Glamping Hub, turismoa egiteko beste modu bat

Koronabirus berriak mundu osoan zehar ezarri dituen murrizketa sozialak direla-eta, Glamping Hub plataformak oporretarako beste aukera bat eskaintzen du, aire zabaleko turismoa eta luxua batzeko gai dena. Izan ere, mundu osoko lider bihurtu da mota honetako aisialdian, eta 5.000 ostatu baino gehiago erregistratu dira dagoeneko. Haren fundatzaileetako batek, Talal Benjellounek, tresna digitalak erabiltzera animatu gintuen, itxuraz digitalizatzea ezinezkoa diruditen sektoreetan negozio-aukerak bilatzeko. Talalek azaldu zuenez, turismoaren erronketako bat da bidaia klasikoen proposamenak COVIDaren arora egokitzea. Eta ziurtatu zuenez, gaur egun bizi dugun aldaketa-unea ezin hobea da ideia berriekin ekiten eta teknologiaren bitartez berritzen saiatzeko.

Jeff, fisikoaren eta onlinekoaren arteko konbinazioa

Jeff 40 herrialdetan dagoen startup bat da, onlineko eta offlineko zerbitzu pertsonalak bateratzen dituena. Haren zuzendari exekutibo Eloi Gómezek azaldu zigunez, gaur egungo osasun-krisialdira egokitzea da haren helburua, zaintza eta higienea lehenesten diren elkargune malguen eta moldagarrien bitartez, bezeroei behar dutena eskaintzeko. Arrazoia? Jendea gero eta gutxiago irtengo da etxetik ile-apaindegira, gimnasiora edo jatetxeetara joateko, eta onlineko eta offlineko zerbitzuen bizikidetza erabakigarria izango da agerleku berri horretan.

Krisiek aukera berriak irekitzen dituzte

Hala esan zuen David Montero de la Torre Bic Arabako zuzendariak: krisiek aukerak sortzen dituzte, eta digitalizazioak teknologia berriak hedatzeko eta geratzeko etorri diren dinamika berritzaileak sustatzeko aukera ematen die enpresa askori. Hori da telelanaren kasua. Universitat Oberta de Catalunya unibertsitatean irakasle den Eva Rimbauk jarraibide batzuk eman zizkigun hura eraginkorra izan dadin; Blarlo itzulpen-agentziako zuzendari exekutibo Carmelo Gayubok ere hitz egin zuen haren inguruan. Bere esperientziaren arabera, premia batetik jaio zen lan-modalitate hori hazteko eta langileen kontziliazioa hobetzeko aukera bihurtu da.

Egokitzeko gaitasun horren adibide gisa nabarmendu ziren, besteak beste, Pablo Ayala eta haren Innovae Group enpresa, urrutitik lan egiteko teknologia birtualak diseinatzen dituena, eta banku-sektorearen ahaleginak, eten digitala gainditzeko eta banku-prozesuak arinduko dituzten tresnak eskaini ahal izateko. Horiei buruz hitz egin zigun, hain zuzen ere, Óscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, erabakitasuna egiaztatu dugu; hark zuntz optikoa lurraldeko “azken baserriraino” eramateko proposamena egin du, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko ahaldun Imanol Lasak ziurtatu zuen moduan.

Hori guztia, garapen teknologikoko laginen artean ―hala nola Xabet enpresarena eta haren IA eta Big Data aplikazioena―, eta Manuel Alonso Pérez Telefónicaren Administrazio Publikoko eta Enpresa Handietako ipar-zonaldeko zuzendariak egindako iragarkiaren erdian. Haren arabera, 5G teknologia pizgarri izango da eta eraldaketa digitala hedatzen lagunduko du.

Ekintzailetza, digitalizazioa eta berrikuntza egoera hutsean, eta Gaztenpresaren eskutik.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...