WhatsApp Business-ek zure negozioa bultzatzen du app ezagunenarekin

WhatsApp Business-ek zure negozioa bultzatzen du app ezagunenarekin

Hemen da. Duela aste batzuetatik, gure ingurunean gehien erabiltzen den mezularitza-zerbitzuak negozioetara bideratutako bertsio bat du. WhatsApp Business du izena eta, momentuz, Androiden bakarrik dago eskuragai. Oraingoz, aplikazioak oinarrizko funtzioak besterik ez ditu. Halere, mezularitzako app masiboa izanik ─1.500 milioi erabiltzaile mundu osoan─, etorkizunean garatzeko potentzial handia du, eta berehala arakatzen hastea merezi du.

Itxuraz, alde gutxi daude mezularitzako apparen eta haren business bertsioaren artean. Kontu bat sortzeko, aplikazioa deskargatu, telefono-zenbakia berretsi eta garatzaileak eskatzen dituen baldintzei erantzun behar zaie, hark ofizialki egiazta diezagun. Lehen fase horretan aurkitzen dugu lehen “baina”: WhatsAppek gure telefono mugikorrean kontu bat bakarrik instalatzea ahalbidetzen digu eta, beraz, ezin ditugu erabili kontu partikular bat eta negozioetarako beste kontu bat aldi berean eta smartphone berean. Bata edo bestea aukeratu beharko dugu.

Hortik aurrera, funtzionamendua antzekoa da, baina business bertsioak Enpresa Doikuntzak aukera gaineratzen du, eta aukera hori da, hain zuzen ere, bertsio pertsonaletik bereizten duena, hainbat alderditan.

  • Profila. Aukera horren bidez, enpresaren helbide fisikoa gehitu, hura mapa batean kokatu eta hainbat datu gaineratu ahal izango ditugu, hala nola gure jarduera, deskribapen bat, merkataritza-ordutegia eta harremanetan jartzeko moduak (posta elektronikoa eta webgunearen helbidea, edo gure sare sozialen profilak). Horiek guztiek dagozkien estekak izango dituzte, klik egitean, erabiltzaileak horietara irits daitezen.
  • Etiketak.WhatsApp Business aplikazioari esker, etiketekin antola ditzakezu zure kontaktuak edo txatak, horiek erraz kontrola ditzazun.
  • Ongietorri-mezua. Gehienez ere 200 karaktereko eta emojiko ongietorri-mezu bat idatz dezakegu. Mezu hori gurekin lehenengoz harremanetan jartzen diren bezeroei bidaliko zaie.
  • Kanpoan zaudenerako mezua. Posta elektronikoko erantzun automatizatuekin gertatzen den moduan, WhatsApp Business aplikazioari esker eskura ez gaudela ─itxi egiten dugunean, adibidez─jakinaraz diezaiekegu, mezu baten bitartez, gure bezeroei.
  • Erantzun azkarrak. Erantzun azkarrak ere aktiba ditzakegu, hitz edo karaktere bakar bat idatzita. WhatsAppek hura antzeman eta mezu osoa gehitzen du, esker oneko mezuen kasuan, adibidez, behin eta berriz idatzi beharrik izan gabe.
  • Estatistikak. Nahiko sinplea den funtzio horrek bidali, eman, jaso eta irakurri ditugun mezu guztiak erakusten dizkigu.

Gaur egun hainbat muga izan arren, WhatsApp Business aplikazioak izugarrizko potentziala du. Izan ere, gaur egun nazioarteko korporazio handi askok erabiltzen dute app hori marketinerako erreminta gisa,  eskaintzen dituen onurak direla eta. Lehenik eta behin, planetan gehien erabiltzen den mezularitza-zerbitzua delako. Gainera, erabiltzaile edo bezero batek gure markarekiko konfiantza badu eta jakinarazpenak bidaltzea ahalbidetzen badigu, zuzenean egin ahal izango dugu, baita irudiak, dokumentuak, audioak edo bideoak erantsita ere. Baina erreminta honek baditu aurkakoak ere. Batzuek inbaditzailea dela uste dute, bezeroen smartphone pribatuetara iristen delako, eta horrek nolabaiteko gaitzespena eragin dezake kanpaina masiboak egiten baditugu. Horregatik, gomendio batzuk izan beharko zenituzke kontuan zure marketin-estrategian WhatsApp erabili nahi baduzu.

  1. Sortu datu-base egoki bat. Saiatu ohar masiboak ez bidaltzen eta zure enpresaren datu-baseak erabiltzen, zure mezuek SPAM gisa amaitu ez dezaten.
  2. Konfiguratu WhatsApp bozeramaile gisa. Horrela, gure mezu garrantzitsuak modu eraginkorrean komunikatu ahal izango dizkiegu bezeroei.
  3. Jarri ikusgai irudi korporatiboa. Bezero batek zure enpresaren logoa ikusten badu, berehala identifikatuko du.
  4. Eman iezaiozu erabilera zehatz bat. WhatsApp ez da gauza guztietarako irtenbidea eta, horregatik, xede jakin batekin erabili beharko zenuke, bezeroari arreta eskaintzeko zerbitzu edo albisteak helarazteko bide gisa, adibidez, eta ez komunikazio-zerbitzu integral gisa.
  5. Eskaini eduki erakargarria. Infografiak, irudiak, bideoak eta abar bezeroarengana iristeko oso erreminta erabilgarriak eta eraginkorrak dira, testu-mezu sinpleak baino askoz gehiago.

Ikus dezakezun moduan, Social Messaging proiekziorik handieneko marketin-joeretakobat da, baina zure negozioak arlo horretan edo beste batean aurrera egiteko laguntza behar baduzu, Gaztenpresan, zure enpresaren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko prestatu ditugun tailerretanizen ematera gonbidatzen zaitugu. Zure zain gaude.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?