Non zabaldu behar dut nire negozio berria? - Gaztenpresa

Non zabaldu behar dut nire negozio berria?

Lokalik egokiena aukeratzeko aholkuak

Irisgarria, funtzionala eta erakargarria. Zure lokalak hiru ezaugarri horiek izatea lortzen baduzu, aurrerapauso handia emango duzu zure negozioak arrakasta-aukerak izan ditzan.

Izan ere, enpresarentzat lokal egokia aukeratzea funtsezkoa da, arrazoi askorengatik. Baina hauek dira bereziki kontuan hartu beharreko biak:

  • Zure establezimenduak zehazten du zer bezero-mota lortu nahi duzun.
  • Inbertsio ekonomiko handia egin behar da, eta zure negozioaren aurkezpen-txartela da.

Horregatik, zure jarduera berrirako merkataritza-lokal egokia aukeratzerakoan, oso garrantzitsua da hainbat elementu kontuan hartzea.

Kokapena

Negozio baten kokapen egokia aukeratzea oinarrizkoa da, eta, horregatik, aldez aurretik jakin behar duzu zure bezero potentzialak zein diren.

Lokalaren kokapenarekin asmatzeko, honako galdera hauei erantzun behar diezu, toki batean edo beste batean kokatu nahi duzun jakiteko:

  • Non
  • Zein diren bezero potentzialak.
  • Haiengana nola zuzendu behar duzun.
  • Zer ohitura eta premia

Ezer gutxirako balioko dizu munduko okindegirik onena jartzeak, bizitegi-gune batean ez badago; eta, era berean, ez dizu ezertarako balioko luxuzko marka handi baten banaketa lortzeak, zure lokala industrialde batean badago. Xehetasun horiek guztiak aztertzerakoan, erantzun galdera honi:

Zure negozioa B2B ala B2C da?

  • Zure bezero potentzialak enpresak badira eta zure negozioa B2B bada:

Ez duzu beharko lokala kalean bertan eta erdigunean estrategikoki kokatuta egotea.

Industrialde batean finkatu ahal izango duzu; merkeagoak izaten dira, eta errepide bidezko komunikazio onak izaten dituzte. Gainera, horrek zure salgaiak azkar banatzeko aukera emango dizu.

Ahalegindu zure ospe digitala lantzen, networkinga egiten edo azoketan parte hartzen.

  • Zure bezeroak partikularrak badira eta zure negozioa B2C bada:

Merkataritza- eta ostalaritza-jarduerak eta irisgarritasun ona dituen oinezkoentzako guneak aintzat hartu beharko dituzu.

Irisgarritasuna

Negozio bat beste pertsona batzuei zerbitzua emateko pentsatuta dagoenean, irisgarritasuna funtsezkoa da:

  • Eskailerarik gabeko lokal bat aurkitu behar duzu, sartzeko erosoa eta aurkitzeko erraza.

Onena kalean bertan dagoen espazio bat da; oso erakusleiho bisuala izan beharko luke, zure sektorea eta zure negozioa begi-kolpe batez identifikatzeko aukera ematen duena.

Ezin baduzu horrelakorik lortu, eta etxebizitza batera joan behar baduzu, egiaztatu igogailu bidezko sarbidea duela. Gainera, zure markaren eta jardueraren berri ematen duen plaka bat jarri behar duzu atariaren ondoan, eta saiatu bulegoa beheko solairutik ahalik eta gertuen egon dadin.

Kontuan hartu bi elementu hauek:

  • Ea aparkatzea erraza den; aparkatzeko gehienezko denbora; hornitzaileak lokalera sartzerik ote duten…
  • Garraio publikoaren hurbiltasuna. Lokalera iristea asko laguntzen die ahoz aho edo Internet bidez aurkitzen gaituzten pertsonei.

Funtzionaltasuna

Produktu berri bat merkaturatzerakoan, hau da marketinaren oinarrizko arauetako bat: merkatuko premia bati erantzuteko gai izan behar du. Lehiakide asko dauden eremu batean negozio bat irekitzea pentsatu baduzu, hainbat aldiz pentsatzea komeni zaizu:

  • Egia da zenbait sektoretan, hala nola modan, lehiakideak egotea ona dela merkataritza-gune baten funtzionamendurako, lehiakideek elkar elikatzen baitute.
  • Hala ere, askotan, sektore bereko bi saltoki gehiegi izaten dira: bi belar-denda edo bi okindegi hurbil badaude, askoz zailtasun gehiago izango dituzte aurrera egiteko; hobe dute lehiakiderik gabe jardutea.

Ingurune erakargarria

Jarduera ekonomiko bat kalean bertan egiten dugunean, erakusleihoa da gure bisita-txartela. Dena den, lokalaren ingurunea ere funtsezkoa da; bezeroak erakar ditzake, edo hurbiltzeari uko egitera bultzatu.

Ez da gauza bera negozioa urbanizatu berri den oinezkoentzako gune batean izatea edo espaloi estuak eta trafiko trinkoa dituen etorbide handi batean izatea. Elementu horiek ere kontuan hartu behar dituzu, zer biztanleria-sektorerengana zuzendu nahi duzun:

  • Demagun burdindegi edo drogeria bat jarri nahi duzula. Oso negozio funtzionalak direla kontuan hartuta, ez du zentzurik zure aurrekontuaren zati handi bat hiriaren erdigunean estrategikoki kokatutako lokal batean erabiltzeak. Aitzitik, zure sektorea luxuzko osagarriena bada, merkataritza-gune garesti batean bilatu beharko duzu lokala, eta horrek, ia seguru, zure inbertsioaren zati handi bat hartuko du.

Gai horri edo zure negozio berriarekin lotutako beste gai batzuei buruz zalantzarik baduzu, zure ekintzailetza-abenturan behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizugu Gaztenpresan, zure jarduera hobetzen eta finkatzen laguntzeko; esaterako, mentoring– eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?