×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

[BIZKAIA] EMPRESAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK 2017

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Xedea

2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitarteko epearen barruan sortutako enpresen abiarazteko eta lehen urteko funtzionamendurako laguntzak.

Erakunde onuradunak

Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 2016-09-16tik 2017-09-15era bitartean ekonomi jardueretan alta ematea.
  • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaileetako batek gutxienez Bizkaian eduki behar du egoitza, gutxienez 3 hilabetez jarraian eta etenik gabe eta hilabeteok izan behar dute ekonomia-jardueraren altaren aurre-aurrekoak; enpresa EJZn alta eman aurreko berehalako unean langabezian zegoela eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta emanda egotea egiaztatu behar du. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langile-kooperatibei, ezta lan-sozietateei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude.
  • Banakako prestakuntza eta aholkularitza 15/2017 Dekretu Arautzailearen 1. ataleko erakunde onuradunekin egin duela

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, pertsona sustatzaile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu baten baino gehiagotan parte hartu. 163/2014 Foru Dekretuaren eta 53/2016 Foru Dekretuaren kargurako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek ezin izango dute parte hartu, ezta enpresa horien sustatzaileek ere.

Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen egitateak

2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitartean (biak barne) sortutako enpresei lehen urtean beren jarduera abian jartzeko eta jarduteko gastuak.

Diru-laguntzaren justifikazioa

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko dira honako hauek: negozioaren lokalaren errentamendua; hornidurak (argia, ura, telefonoa, gasa); aseguru-primak; garbitasuna eta mantentze-lana; bulegoko materiala; profesional independenteen zerbitzuak; publizitatea eta sustapena; Gizarte Segurantzarekiko kotizazioak autonomoen araubide berezian; bai eta araubide orokorreko gertakizun arruntak ere, urtebeteko epeaz sortutakoak, gehienez, enpresa jarduera ekonomikoan alta ematen denetik. Jardun ekonomikoari uzteak berarekin dakar ordaindu gabeko zenbatekoak jasotzeko eskubidearen galera.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa 5.000 euro izango da, erakunde onuradun bakoitzeko, baldin eta sustatzaileetako batek gutxienez “erakunde onuradunak” deritzon atalean jasotako baldintzak betetzen baditu

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

  • 5.000 euro “erakunde onuradunak” deritzon atalean jasotako baldintzak betetzen dituen sustatzaile bakoitzeko.
  • 2.000 euro aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelako pertsona sustatzaile bakoitzeko, aipatutako atal horretan zehaztutako baldintzak betetzen baditu, banakako prestakuntza eta aholkularitza egin dituen edo ez kontuan hartu gabe.

Erakunde onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza: 15.000 euro.

Arautegia

Agiriak

Proiektuak sortu eta martxan jartzeko aholkularitza. Aurreko deialdian erakunde esleipendunen zerrenda.

Adjudikazioduen zerrenda (51 KB)

Epeak

Ekintzak egiteko epeak: 2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era (biak barne).

  • Eskabideak aurkezteko epea:2017ko ekainaren 5eko 9:00etan hasi eta 2017ko irailaren 15eko 13:30ean amaituko da..
  • Aurkezteko era: – Eskabidea eta eskabideari dagokion dokumentazioa Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako, beharrezkoa da sinadura elektronikoa izatea edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 12:07:21