×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bilbon dagoen “Ana Dedal” joskintza-tailerreko Joana Mateo aurkezten dizuegu, gure ekintzaileetako bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bristolen eta Parisen Arte Ederrak ikasten ari zenean, Joana Mateok ez zuen imajinatu ere egin egunen batean gaur egun duen lanbidea izango zuenik: joskintza-irakaslea. “Inoiz ez dut joskintza-eskolak ematearekin amets egin, baina honek harrapatu egiten zaitu, jendeak ekartzen duen ilusioagatik batez ere. Aukera hau ez nuen gogoan, baina premiagatik sortu zen, diseinatzaile gisa lortzen nituen diru-sarrerak osatzeko”.  Negozio-bide berri hori irekitzeko helburuarekin, Gaztenpresara jo eta, bertan, bere enpresa sortzeko izapideak egiteko laguntza eskatu zuen. Gaur egun, ezingo zukeela beste ezer egin aitortzen du.

Joanak Bilbon leku eroso bat sortzearen aldeko apustua egin du, Indautxu erdi-erdian, Manuel Allende kaleko 1. zenbakian: Ana Dedal Costura Meeting Point. Oraindik ere esku-pare batek eta ideia on batek arropak sortu, berritu eta eraldatu ditzaketela sinesten dutenen topagunea da hori. Joanak dioen moduan, gure arropak sortzeak “firma handiek eta kate-ekoizpenek kendutako nortasuna emango digu”.

Ana Dedal tailerrean josteko makina erabiltzen, gure konponketak egiten eta dagoeneko erabiltzen ez dugun arropa berriz estreinatzen ikas dezakegu. Bere jardueren artean, arratsalde bakar bateko tailerrak, joskintza- eta patroigintza-ikastaro osoak eta ikastaro trinkoak aurkituko ditugu, besteak beste. Eskaintzen dituen azken prestakuntzen artean, joskintzan hasteko tailer bat dugu; bertan, bertaratuek josteko makina erabiltzen ikasi eta beren lanak gordetzeko telazko poltsa bat egiten dute.

Joanak egiten duenarekiko ilusioa kutsatzen digu. Pasio hori bere lokaleko xehetasun guztietan hautematen da, eta, gainera, kafe-katilu batekin egiten die harrera etortzen diren guztiei. Bere Facebook orrian ere, bere jarduera guztiei buruzko informazio zehatza eskaintzeaz gain, modari eta joskintzari buruzko hainbat irakurgai interesgarri aurkitu daitezke.

Zer diozu? Inspiragarria iruditzen zaizu Joanaren negozioa? Zuk ere zure ideia errealitate bihurtu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Negozio-ideia zehaztu, finantziazioa lortu eta zure negozioa finkatu nahi baduzu, ondoan izango gaituzu nahi duzun guztirako.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 02:08:29