×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bihurtu zure negozioa enpresa eco-friendly

gzt-art-eco-friendly
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Jasangarritasuna ez da moda iragankor bat; izan ere, ekologia eta jasangarritasunaren aldeko jarrera aspalditik ditu ezinbesteko balioak enpresa ororen brandingak edo marka-bereizgarriak. Zure negozioa eco-friendlya izateak eragin positiboa du enpresaren marka-posizionamenduan eta salmentetan. Oraindik ez baduzu erabaki jasangarritasuna txertatzea zure negozioaren DNAn edo gizarte-erantzukizun korporatiboan (GEK), kontuan hartu ideia hauek:

  • “Berdetu” zure lantokia Zure lantokiak asko esaten du zutaz, batez ere bezeroei; horregatik, asmo handiagoko helburuei ekin aurretik, bihurtu gune berde zure bulegoa. Lehenik eta behin, argiztapen-sistemari erreparatu: saiatu ahalik eta gehiena aprobetxatzen argitasun naturala, baina ez energia aurrezteko soilik, baizik eta bulegoan lan egiten duzuen guztion aldartea —eta zuen osasuna!— hobetzeko. Argi naturalik ezin baduzu eduki bulegoan, aldatu bonbilla tradizionalak eta jarri LED argiak, kontsumo txikikoak eta eraginkortasun handikoak, izugarri aurreztuko duzu eta (% 80ko energia-aurrezpena). Bulegoko tenperatura da energia-eraginkortasuna areagotzen lagunduko dizun beste faktore bat: udan, aire egokituak ez du egon behar 24-25 oC-ren azpitik; neguan, berriz, ez da inoiz ipini behar berokuntza-sistemaren termostatoa 21 oC-tik gora. Gogoan izan tenperatura igotzen duzun gradu bakoitzeko % 5 eta % 7 bitarte igotzen dela energia-kontsumoa. Material informatikoari dagokionez, erabili behar direnean bakarrik egon behar dute piztuta ordenagailuek eta inprimagailuek; bestalde, ez ahaztu tonerrak birziklatzea eta, ahal den guztietan, orriak bi aldeetatik inprimatzea. Bulegoko materiala erosteko, berriz, bilatu hornitzaile eco-friendlyak, eta ziurtatu saltzen dizkizuten piezek ez dutela ingurumena kaltetzen.
  • Sustatu jarrera jasangarriak kontsumoari dagokionez Ingurumenaren aldeko jarrera proaktiboa baldin baduzu eta zure bezeroei ere bide horretatik jotzeko eskatzen badiezu —adeitasunez—, haientzako erreferentzia bat izango zara. Horretarako, elikatu zure bloga eta webgunea zure jarduerari zein sektoreari eta ingurumenari buruzko eduki didaktikoz, eta eskatu bezeroei parte hartzeko zure kanpaina ekologikoetan eta ingurumenaren aldeko ekitaldietan. Geroz eta jende gehiago dagoenez horrelako ekimenetan parte hartzeko prest, prestatu zure ingurukoak erakartzeko jardueraren bat. Hartara, gizarteaz arduratzen den talde bateko partaide sentituko dira eurak ere.
  • Egin aliantzak beste enpresa batzuekin Linkedlnen sortzaileak, Reid Hoffmanek, zioenez, norbera hobetzeko modurik onena hau da: izan nahi dugun bezalakoak jada badiren beste pertsona batzuekin elkartzea. Enpresa-sareen gaineko filosofian trinko txertatuta dago ideia hori, eta hau du oinarri: batasunak ematen du indarra. Beraz, saia zaitez aliantza estrategikoak eratzen gai horiei buruz zuk bezala pentsatzen duten beste enpresa batzuekin. Izan ere, elkarrekin bultzatzen dituzuen ekimenek askoz ere eragin handiagoa izango dute bakarka sustatzen dituzunek baino.
  • Eman zure konpromisoaren berri enpresari buruzko informazioan Komeni da ematea zureganatu duzun erantzukizun ekologikoaren berri zure negozioari buruzko informazio komertzialean: aurkezpen-txartelak, sinadura elektronikoak, gutun komertzialak… Zure konpromiso ekologiko horrek prezio-igoerarik eragiten badu (baita txikia bada ere), esan bezeroei, eta jakinarazi zer onura ekarriko dien aldaketak.

Eta jasangarritasunaren balioak zureganatzeaz gain “negozio berdeen” munduan murgiltzeko asmoa baduzu, hona hemen aurkituko dituzun abantailetako batzuk:

  1. Joera sozial bat da. Geroz eta kontsumitzaile gehiago dira ekimen komertzial jasangarrien aldekoak. Noski, diru-sarrera handiagoak ekarri ohi ditu berekin joera horrek. Izan ere, ekologiarekin eta ingurumenarekin bat egiten duten kontsumitzaileek gainerakoek baino errazago ordaintzen dute gehiago produktu edo zerbitzu jasangarri baten truke.
  2. Aukera asko eskaintzen ditu merkatu horrek. Merkatu ekologikoa ez da oraindik erabat “loratu”. Egunero sortzen dira green business (negozio berdeak) deritzonarekin lotura duten ideia berriak, eta bakoitzak bere bezeroak ditu: bulegoko materialaren birziklatzea, etxebizitza erabilien hustuketa ekologikoa…
  3. Gutxiago inbertitu behar da lehengaietan. Negozio-mota horren abantailetako bat hau da: hondakin guztiak ahalik eta gehiena aprobetxatzea eta berriro erabilgarri bihurtzea enpresa-filosofian sartzen da. Hori dela eta, gutxiago inbertitu behar da lehengaietan; haiek berrerabiliz gero, berriz, inpaktu txikiagoa dute ingurumenean.
  4. Finantziazio-erraztasunak. Geroz eta banku gehiagok jartzen dute baldintzatzat, kredituak eman aurretik, jasangarritasun-parametro batzuk betetzea. Oraingoz, Europako zenbait herrialdetan ari da hedatzen joera hori (Alemania, Herbehereak eta Erresuma Batua), baina gure ingurura ere laster iritsiko da.

Laburbilduz, enpresa berde bat sortzera bideratu nahi baduzu zure ekintzaile-ahalmena, ekoizpen-prozesuak ahalik eta energia, lehengai eta ur gutxiena kontsumitu behar du. Horretarako, ekoeraginkortasun-estrategiak erabili behar dituzu. Ahalik eta gutxiena kutsatu, birziklapena sustatu, eta material jasangarriak erabili. Neurri horiek aplikatze hutsarekin, Lurra zaintzen ari zara; eta gainera irabaziek gora egiten badute…, zeren zain zaude? Ekin berehala lanari!

Eta aholkularitza behar baduzu zure negozioa suspertzeko, Gaztenpresak behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizu, hasi Mentoring programa batetik eta prestakuntza-lantegietaraino, gaitasun berri batzuen jabe egin zaitezen. Zain gauzkazu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...