×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

BEZa aitortzeko 5 urrats autonomo gisa lanean bazabiltza

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Araubide orokorreko langile autonomo guztiek nahitaez aurkeztu behar dute BEZaren hiruhilekoko aitorpena dagokion Foru Ogasunean edo, hala badagokio, Zerga Agentzian. Izapide konplexua badirudi ere, nahiko erraza da hurrengo pausoak ematen badira.

  1. Begiratu Ogasunean BEZa kalkulatzeko sistema. Zure kontura lanean hasi baino lehen, zentsu-aitorpena aurkeztu beharko duzu eta izena eman enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan. Bi ereduren artean bat hautatu ahal izango duzu:
  • El modelo censal 036036 zentsu-eredua: araubide orokorreko enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan alta emateko eredua da, eta kapital-elkarteen eta kooperatiben kasuetan ere erabiltzen da. Modelo estandarra da, osatuena, behar izan ditzakegun aukera guztiak hartzen baititu kontuan.

 

  • El modelo censal 037037 zentsu-eredua: zentsu-eredu sinpleagoa da, eta ezin da erabili kasu guztietan. Espainiako estatuaren barruan bakarrik egiten badugu lan eta gure jarduerak ez badu araubide edo zerga berezirik, 037 eredua nahikoa izango da, seguruenik. Beste herrialde batzuetan jarduteko, urrutira saltzeko edo enpresa handien kasuan gomendagarria da 036 eredua erabiltzea.

Eredu horien bidez, egingo duzun jardueraren berri emango diozu Foru Ogasunari edo, hala badagokio, Zerga Agentziari; jarduera noiz hasiko duzun eta zure zergak kudeatzeko erabiliko duzun kalkulu-sistema jakinaraziko diozu. BEZari erreparatuta, Araubide Orokorra esaten zaion kalkulu-sistema izaten da ohikoena, baina badira beste araubide berezi batzuk ere, baliokidetasun-errekarguaren araubidea, esaterako, txikizkako merkatarientzat nahitaezkoa dena.

Lurralde batzuetan, Araban (https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/j30-01s/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=53907ec6_1245149b13d__7ff3) eta Gipuzkoan (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/zergak/eredua/840), adibidez, Ekonomia-jardueren gaineko zerga ere aurkeztu beharko duzu. Arabaren kasuan, zure enpresaren egoitza ez badago Gasteizen, jarduera ekonomikoetako alta aurkeztu beharko duzu zure enpresaren helbideari dagokion Udalean.

 

  1. Aurkeztu aitorpena hiruhileko guztietan. Alta eman ondoren, hiruhileko bakoitzaren ondorengo hilabetean aurkeztu beharko duzu BEZ aitorpena. Nolanahi ere, epe hori ez da berdina Ogasun guztietan. Beraz, urteko lehenengo hiruhilekoko aitorpena apirila amaitu aurretik aurkeztu beharko duzu, bigarren hiruhilekokoa uztaila bukatu baino lehen, eta abar.
  2. Hiruhilekoko aitorpena. Dena prest duzu, orain aitorpenaren kalkulua egitea dagokizu. Bizkaian edo Araban aurkeztu behar baduzu, 303 ereduaren bidez egingo duzu autolikidazioa Ogasunean. Jasanarazitako BEZaren eta kengarria den jasandako BEZaren arteko aldea jasotzen du ereduak, hau da, zuk bezeroei jasanarazi diezun BEZaren eta hornitzaileei ordaindu behar izan diezunaren arteko aldea. Gipuzkoan lan egiten baduzu, berriz, 300 eredua erabiliko duzu, eta Nafarroan F69 eredua.
  3. Eta aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada? Hiruhilekoko aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada, urtero urtarrilaren 1etik 31ra aurkeztekoa den urteko laburpenean eskatu ahal izango duzu itzulketa, hau da, urteko azken autolikidazioan (BEZa likidatzen duzun Ogasunaren 390 ereduaren bidez). Itzultzea eskatu beharrean, zenbateko hori hurrengo BEZ aitorpenetan konpentsatzea eska dezakezu.
  4. Ez ahaztu urteko BEZaren laburpena. Balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioari dagokionez urte natural osoan egin dituzun eragiketak jasotzen ditu 390 ereduak.

Badira jarduera jakin batzuk ez dutenak BEZik ordaindu behar, hala nola mediku- eta osasun-zerbitzuek, hezkuntzak eta prestakuntzak edota kultura- eta kirol-elkarteek. Gainerako enpresa-jarduerek edo jarduera profesionalek hiru karga-mota dituzte:

  •  Tasa supermurriztua: % 4koa da eta premiazko elikagaiei (ogiari, esnekiei eta abarri), liburuei, botikei eta desgaitasuna duten pertsonentzako produktu eta zerbitzuei ezartzen zaie.
  •  Tasa murriztua: % 10ekoa da eta, besteak beste, ondasun hauei ezartzen zaie: haziei, ongarriei, herbizidei, urari, animalientzako botikei, betaurreko eta lentillei eta etxebizitzei. Era berean, hainbat zerbitzuri aplikatzen zaie: bidaiarien garraioari, ostalaritzari, kultura zerbitzu batzuei, kirol amateurreko ikuskizunei, zabor-bilketari…
  •  Tasa orokorra: % 21ekoa da eta gainerako ondasun eta zerbitzuei ezartzen zaie.

Jarduera edo zerbitzu jakin bati dagokion tasa zehatza jakin nahi baduzu, begiratu taula honetan.

Pauso erraz horiek emanda BEZaren hiruhilekoko aitorpena egiteaz ardura zaitezke. Dena den, komenigarria da aholku batzuk kontuan hartzea, hiruhilekoen amaieran ezustekorik ez izateko. Eta gogoratu, BEZ aitorpena aurkezteko moduaz edo beste gai bati buruz informazio zehatzagoa behar baduzu, Gaztenpresan laguntza pertsonalizatua eskainiko dizugu. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 13:15:34