×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bexclusive Event: «Gaztenpresak ekintzailetzan abiatzeko urrats egokiak egiten lagundu digu»

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Dekorazioa artea da. Xehetasun bakoitza garrantzitsua da, eta ñabardurek egiten dute dena. Gaurko elkarrizketatuak, Beatriz Arandak, ederki daki hori. Bexclusive Event enpresa-ren sortzailea da; orotariko ekitaldi sozial eta korporatiboetarako txoko esklusiboak dekoratzen dituen enpresa da.

Gaztenpresa bloga: Nola bururatu zitzaizun ekitaldiak dekoratzeko negozioan murgiltzea? 

Beatriz Aranda: Egia esateko, bizitza osoa eman du paper, kartoi mehe eta pinturen artean, eskulanak hobby gisa lantzen. Hasieran altzari eta objektu zaharrei beste bizitza bat ematen hasi nintzen, eta gero, pixkanaka-pixkanaka, elementuak zaharberritzen eta lagun eta ezagunen jaiak dekoratzen. Azkenean, nire txoko apainduek zeukaten harrera ona ikusita eta inguruneak bultzatuta, Bexclusive Event sortu nuen.

G: Hortaz, hobbya askoz ere gehiago bihurtu zen… Zaila izan al zen aurrerapausoa ematea?
B.A: Bada, egoerak pentsarazi egiten dizu, baina hasieratik neukan garbi zer egin eta zertan jardun nahi nuen. Hobbya lanbide bihurtzea ez zen zaila izan, zale amorratua naiz eta. Baina hori baino urrunago joan nahi nuen nik, zerbitzu zaindua eta kalitatekoa ematea zen nire asmoa. Egiten ditudan gauza guztietan larrua uzten dut; ezagutzen nautenek beti esaten dute perfekzionistegia naizela.

-G: Laboral Kutxaren eta Gaztenpresaren bidez egin zenituen lehen urratsak. Zer nabarmenduko zenuke eman dizkizuten zerbitzuetatik?
-B.A: Hurbiltasuna, tratu pertsonalizatua eta, bereziki, edozein kontsulta egiteko aukera. Gaztenpresaren laguntzarik gabe, oso zaila izango litzateke ekintzaile gisa zer pausu eman behar dituzun jakitea.

 

«Ekiten hasteko, aurretiko azterketa ezinbestekoa da»

-G: Zein izan dira ekiteko prozesuan izan dituzuen oztopo nagusiak?
-B.A: Urrats bakoitza luze egiten dela, lan handia eskatzen duela, eta dena luzatu egiten dela: zeuk bakarrik hainbeste gauza landu behar izateko astia behar da, eta zaila da gauza bakoitzerako aurreikusitako epea betetzea.

-G: Erraza da Euskadin ekitea? Inguruneak lagundu egiten du?
-B.A: Agerikoa den bezala, beti pentsatzen duzu gauzak hobetu egin daitezkeela: negozioa irekitzeko lokalak alokatzeko, adibidez, laguntza handiagoak egon litezke. Halere, beste autonomia-erkidego batzuekin alderatuz gero, uste dut baditugula ekintzailetzan abiatzeko erraztasunak.

-G: Zer esango zenioke negozioa abiaraztekotan dabilen pertsonari?
-B.A: Ahaleginez eta ekinez dena egin daitekeela; egiten duten horretan benetan sinesten badute, aurrera egin dezatela. Hori bai, ezinbestekoa da proiektuaren aurretiko azterketa egitea, aldeko eta kontrako alderdiak baloratzeko. Hasiera ez da batere erraza, baina gogor lan eginez eta ekinaren ekinez dena egin daiteke. Eta, nik bezala, gehien gustatzen zaizun horretan aritzeko suertea baduzu, askoz errazagoa da dena.

 

Bexclusive Event: bezeroarekin konektatzen

-G: Agerian dago poz hori zure lanean islatzen dela. Zer espero behar du Bexclusive Eventen bezero batek?Marinel mahia

-B.A: Zerbait berezia nahi dutenentzat, ospakizuna oroimenean gelditzea nahi dutenentzat txokoak sortzea da gure helburua. Hartara, oso garrantzitsua da bezeroekin harreman hurbila izatea, beraien eta gure arteko lotura hori aurkitu eta gure lanaren bidez beraien historia kontatzeko zer aukeratu behar dugun jakiteko aukera ematen baitigu horrek.

Hori guztia antzeman daiteke gure lan egiteko moduan: fotomatoia, photocallen diseinua eta sorkuntza, haurrentzako txokoak (haurrengan eta gurasoengan pentsatutako eremua, indioen oihal-dendekin eta jostailuekin), mahai gozo eta gaziak, gaikako mahaiak eta abar. Mimo eta maitasun handia jarri eta xehetasun bakoitza zaintzen dugu, osotasunak zentzua eta harmonia izan ditzan.

-G: Expobodasen egon berri zarete. Nolako esperientzia izan da?
-B.A: Oso pozik gaude gure standak izan duen arrakastarekin. Jendeak gustura hartu du eta lan-proiektu ugari atera ditugu biltzarretik. Gainera, harreman asko lotu ditugu. Expobodaseko lehen esperientzia izan da eta uste dut datorren urtean errepikatu egingo dugula.

-G: Gauzak horren ondo doazela, zer helburu duzu epe ertainean?
-B.A: Agertoki dekoratuak sortzen jarraitzea eta 2017ko ezkontza-aldia garaiz ixtea. Garrantzitsua da urratsez urrats joatea.

-G: Bazaudete sare sozialetan? Zeuon burua ezagutzera emateko bide egokitzat jotzen dituzue?
-B.A: Guk, bereziki, gure lanaren agertoki egokitzat erabiltzen ditugu. Zer egiten duzun, zer lan egin duzun ikustea gustatzen zaio jendeari, eta hori erakusteko esparru egokiak dira sare sozialak. Horregatik gaude Facebooken eta Instagramen, eta horregatik jarri dugu abian geure webgunea. Garrantzitsua da lan ona egitea, baina aldi berean ezagutzera ere eman behar da.

 

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 02:01:22