×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bada ausartzeko beste modu bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Diotenez, erretiratu bat Gary Player golf-jokalariari begira omen zegoen behin, eta kolpeetako asko zuloan sartzen zituela ikusita, “zuk duzu zortea” esan omen zion, eta jokalariak erantzun: “ohartu naiz zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta zorte handiagoa izaten dudala.
Ekintzailetzan, kirolean bezala, asko entrenatu beharra dago zortea izateko, eta, seguru asko, arrakasta ez da lehen saiakeran iritsiko. Gaztenpresa fundazioan ondo dakigu hori, milaka ekintzaileri lagundu baitiogu bere negozio-ekimena gauzatzen, edo bertan behera uzten, bideragarria ez dela iritzi badiogu.
Garai alditsuak bizi ditugu, aldaketa disruptibo ugariko garaiak, aldaketekiko geroz eta moldakorragoak izatera behartzen gaituztenak. Presa- eta berehalakotasun-garaiak dira, eta, ondorioz, gure espiritua eta xedea inoiz baino gehiago daude indarrean.
Ekintzailearen aliatu izan gara, gara eta izango gara, eta bera izango da gure gestioaren erdigunea, negozio-ideia garrantzitsua dela uste badugu ere, hark arrakasta izan dezan ideia ona izatea aski ez dela uste baitugu. Ideia hasiera besterik ez da, lanean hasteko “aitzakia”, baina pertsona ekintzailearen “jarrera” eta gaitasuna askoz erabakigarriagoak dira enpresa-ekimena sortzeko eta hura bizirik mantentzeko.
Beharrezkoa da guztia zalantzan jartzea, bezero posiblea aztertzea, egoerarik okerrena simulatzea, jardun-lerroak garbi izatea eta ditugun indar eta ahuleziak ondo ezagutzea.
Azkenik, gure proiektua gauzatzen bada eta hura abian jartzea lortzen badugu, ez dugu pentsatu behar guztia egina dagoenik; horregatik, sendotze tailerrak eta consulting PRO zerbitzua ditugu Gaztenpresan, bai eta harrotasun handiz neu kide naizen mentoring zerbitzua ere.
Mentorearen irudia laguntza ordainezina izan daiteke negozio hasiberri batentzat, hari esker gogoeta-espazioa ireki baitaiteke, pertsona ekintzailearengan galderak, zalantzak eta iradokizunak sortuz, egunez egun hobetuz joan dadin. Jokabide bakoitza behin eta berriz pentsatu araziko dio, eta helburuak eta estrategiak finkatzen lagunduko.
Pertsona asko autoenplegurantz urratsa ematen ikusi ondoren, atsegina da beste batzuei aurrera egiten lagundu ahal izatea. Nire kasuan, esperientzia aberasgarria izaten ari da, eta negozio bat sortu berri baduzue, gure mentoring programarekin bat egitera animatu nahi zaituztet hemendik.
Ekintzaile izatea ausartzea da, baina ez edozein modutan; izan ere, ausartzeko BESTE MODU BAT BADAGOELA frogatzen dugu egunero Gaztenpresan.
Hasiko al gara?

 

Eduardo Elizalde
Director de zona Laboral Kutxa en Navarra

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-18 08:18:40