×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Babesletza marketin-tresna gisa erabiltzeko aholkuak

portada blog patrocinio herramienta de marketing
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza.

Teknika horrek abantaila handiak dakarzkie bi aldeei, hurrengo hauek kasu.

  • Markaren ikusgaitasuna eta posizionamendua: Marka ekitaldi, pertsona edo herri-kausekin erlazionatzean, nabarmen handitzen da haren ikusgarritasuna eta ezagutza xede-taldean.
  • Xede-talde batera heltzea: Hainbat erakunderekin elkartzean, enpresak merkatu-segmentu berrietara irits daitezke eta beren bezero-basea target jakin batera zabaldu.
  • Konfiantza eta sinesgarritasuna sortzea: Bi erakunde desberdinen arteko lankidetzak nolabaiteko konfiantza eman diezaioke publikoari, batez ere erakunde horietako baten jarraitzaileari. Kontsumitzaileek nahiago izaten dituzte beren balioak partekatzen dituzten edo haien kausa berak babesten dituzten markak.
  • Erantzukizun sozial korporatiboa sustatzea: Enpresek gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa erakusten dute kausa sozialak edo ongintzazko ekitaldiak babestean. Horrela, etekin komertzialak lortzeaz gain, mundu bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzen ere laguntzen dute.

 

Lan-arloko babesletza

Babesletza ere tresna baliotsua izan daiteke enpleguaren eta ekintzailetzaren munduan. Hona hemen adibide batzuk.

  • Ekintzaileentzako prestakuntza-programei laguntzea: Enpresa batzuek ikastaroak, tailerrak edo bootcampak babesten dituzte, beren langileengan edo talentu gazteengan trebetasun espezifikoak garatzeko. Startupak eta proiektu ekintzaileak ere finantzatzen dituzte.
  • Gizarte-ekintzailetzako proiektuak: Erakundeek beren baliabideak eta ezagutzak konbinatzen dituzte komunitatean eragin positiboa sortzeko eta marka-ospea indartzeko. Gizarte-arazoak negozio-eredu jasangarrien bidez konpondu nahi dituzte, bai eta gizartean, ingurumenean eta ekonomian eragin positiboa sortu ere.
  • Enplegu-ekitaldi eta -azokekin lankidetzan aritzea: Enplegatzaileak eta lan bila dabiltzan pertsonak zuzenean elkartzen dituzten ekitaldiak. Konpainia babesleek ikusgarritasuna lortzen dute bertaratutakoen artean, gehienetan graduatu berriak eta profesional gazteak.

 

Estrategia eraginkor bat ezartzeko gomendioak

Babesletza-estrategia eraginkorra inplementatzeko, plangintza arduratsua egin behar da, eta bi enpresen merkataritza-helburuekin lerrokatu. Onurak maximizatzeko eta inbertsioaren gaineko itzulera positiboa (ROI) bermatzeko, funtsezkoa da zenbait jarraibide eta gomendio betetzea, babesaren eta markaren identitatearen arteko koherentzia ziurtatzeko, bai eta haren eragina neurtzeko gaitasuna bermatzeko ere. Jarraian, babesletza-estrategia arrakastatsu bat garatzeko funtsezko gomendio batzuk aurki ditzakezu:

  • Definitu helburu argiak eta neurgarriak: Lehenik eta behin, funtsezkoa da enpresak lortu nahi dituen helburuak argi eta garbi definitzea. Helburuek espezifikoak izan behar dute, eta bat etorri behar dute marketineko estrategia orokorrarekin eta enpresaren balioekin.
  • Identifikatu enpresaren balioekin lerrokatutako babesletza-aukerak: Babestutako ekitaldiaren edo jardueraren aukeraketak markaren balioak eta xede-taldea islatu behar ditu. Markaren eta babestuaren artean lerrokatzea funtsezkoa da publikoak elkarketa benetan eta modu positiboan hauteman dezan.
  • Ezarri epe luzerako harremana babestuko dituzun erakundeekin: Bi aldeen artean harreman iraunkorra ezartzeko, eman proiektuaren aurrerapenei buruzko informazioa babesleei, eta aitortu publikoki haien babesa eta sar itzazu jardueren plangintzan eta gauzatzean.
  • Neurtu babesletzaren bidez lortutako inpaktua eta emaitzak: Egin ezazu hasieran definitutako metriken etengabeko jarraipena. Beharrezkoa bada, doitu zure estrategia emaitzak optimizatzeko.

 

Horregatik guztiagatik, babesletza tresna handia da enpresak kanpora begira duen irudia indartzeko, eta horrek bezero gehiago erakar ditzake eta negozio-aukera berriak sortu. Publizitate hutsetik haratago doan praktika da, enpresei beren audientziarekin harreman sendoa eraikitzeko aukera ematen baitie. Haien xede-taldearekin bat egiten duten diren ekitaldi, jarduera edo kausekin elkartzean, markek beren irudia indartu, lehiakideengandik bereizi eta epe luzerako leialtasuna sor dezakete.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...