×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autonomoen araubideko aldaketak, ekintzailetza errazteko helburuarekin

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela aste gutxi, honako titulu hau agertu zen egunkari digital sarkastiko batean: “CSICeko ikerlariek ehunka autonomoren odola aztertuko dute gaixorik inoiz zergatik jartzen ez diren jakiteko”.

Fake dibertigarri horrek araubide horretan lan egiten duten pertsonek jasaten dituzten baldintza gogorrak laburbiltzen ditu. Horiek hainbat urtetan aldaketak aldarrikatzen ibili dira.

Esajerazio bat da, jakina, baina kolektibo horrek – Gizarte Segurantzako afiliazio guztien % 18,3 eta guztizkoaren % 27,6– bizi duen egoera azaltzen du.

Baina dena ez dago galduta, batez ere, zu bezala, norbere kontura lan egitea planteatzen ari direnentzat: Gorteak kolektibo horrentzako berritasun garrantzitsuak ekarriko dituen lege berri bat amaitzen ari dira. Jarraian, gehien eragin diezazuketen neurriak laburbiltzen dizkizugu.

 

  1. Kuoten ordainketa eta pentsioa.

    Autonomo gisa zure kontura lan egiten hasi behar baduzu, 50 euroko tarifa finkoa ordaindu beharko duzu lehen urtean. Kantitate hori gutxieneko kuotaren bosten bat baino zertxobait baxuagoa da, eta, legea aldatzean, murrizketa horren aplikazioa sei hilabetetatik 12 hilabetetara luzatuko da. Azken bi urteetan baja eman baduzu, lehen ordaintzen zenuen kuotarik handienaren % 80ko hobaria jasoko duzu.

  2. Diru-sarrera baxuak eta zigorrak.

    Araubide horretan alta hartu behar baduzu, baina gutxieneko diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldata (655,20 euro) gainditzen ez badute, ez duzu kuota ordaindu beharrik izango. Dena den, oraindik ez da garbi geratu autonomo guztientzako kuota progresibo bat ezarriko den edo hura diru-sarrera baxuak dituztenentzat bakarrik izango ote den. Hori Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) zehaztuko dela pentsatzen dugu. Era berean, oraindik ez da zehaztu lanaldi partzialeko autonomoentzako kotizazio berezi bat eta horientzako erretiro partziala ezarriko diren. Eta kuota berandu ordainduz gero, lehen ordainketaren zigorra gaur egungoaren erdia izango da, % 10ekoa, alegia. Bigarrenetik aurrera, zigorra % 20koa izango da.

  3. Araubide- eta pentsio-aldaketak.

    Legea onartzean, urtean lau aldiz aldatu ahal izango duzu kotizazio-oinarria, eta ez bi aldiz, gaur egun bezala. Era berean, Langile Autonomoen Araubide Berezian urtean hiru aldiz hartu ahal izango dira altak eta bajak, eta egunean bertan izango dira eraginkorrak. Horrela, alta emanda zauden egunetan bakarrik ordainduko duzu kuota, eta ez hilabete osoan.

  4. Hornidura- eta mantenu-gastuak.

    Autonomo askok beren etxetik lan egiten dute bulegoko gastuak aurrezteko. Zure kasua bada, legeak ur-, gas-, elektrizitate- eta telefono-horniduraren gastuak % 30 kentzea ahalbidetuko dizu. Horrez gain, mantenu-gastuak kendu ahal izango dituzu (gehienez ere 26,67 euro eguneko), jatetxeetan eta tabernetan ordainketak modu elektronikoan egiten badituzu. Kantitate hori 48,08 eurotara igoko da, eguneko, atzerrian bazaude.

  5. Amatasunagatiko bajak eta deskontuak.

    Lege berriak % 100era hedatzen ditu autonomoentzako kotizazio-oinarriaren onurak amatasun eta aitatasun, adopzio, harrera eta haurdunaldi edo edoskitzaroko arriskuagatiko bajak hartzen direnean, beste langile batek ordeztu beharrik izan gabe. Hobari horiek bateragarriak izango dira aldi horretan autonomoak ordezkatzeko langabeekin egiten diren kontratuei aplikatzen zaizkien hobariekin. Amatasun, adopzio, zaintza, harrera edo tutoretzagatiko baja hartu ostean, beren jarduerara itzultzen diren emakumeek 50 euroko kuota ordaindu beharko dute hilero. Zaintzagatiko hobaria jasotzeko, adingabeak izan behar duen adina 7 urtetatik 12 urtetara igaroko da.

  6. Jarduerarekin lotutako ibilgailu-gastuak.

    Zure ibilgailuarekin lan egin behar baduzu, % 50 kendu ahal izango dituzu automobilarekin lotutako gastuak, baita jarduerak “partzialki eragiten” badio ere. Nolanahi ere, kenkari berri horiek Ogasunak zehaztutako irizpideei atxikita jarraituko dute, eta, beraz, faktura bidez justifikatu eta diru-sarreren eta gastuen liburuan kontabilizatuta egon beharko dute.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:54:58