×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autonomoek jaso al dezakete langabezia-saria?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

2010. urtearen amaieratik, enpresari autonomoek beren langabezia-prestazioa kotizatzeko aukera dute, autonomoen langabezia-sari entzutetsua. 2010eko azaroaren 6an sartu zen indarrean abuztuaren 5eko 32/2010 Legea (2010eko abuztuaren 6ko BOE, 190. zk.), langile autonomoen jarduera bertan behera uzteagatik berariazko babes-sistema finkatzen duena.

Enpresari autonomoentzako prestazio berriaren alderdi azpimarragarriei erreparatuta, 32/2010 Legeak dio langabezia-saria kobratzeko eskubidea izango dutela honako baldintza hauek betetzen dituztenek:

  • Autonomo batek langabezia-saria kobratuko du afiliatuta eta alta-egoeran baldin badago, eta kontingentzia profesionalak estalita, Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo, dagokionean, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian. Alegia, langabezia-prestazioa jasotzeko, kontingentzia profesionalengatik kotizatu behar dute autonomoek. Gaur egun, arrisku-sektoreetako autonomoek soilik kotizatzen dute horregatik. Hortaz, sektore horietan egon ez eta orain arte kontingentzia profesionalengatik kotizatu ez duten autonomoek beren datuak aldatu behar dituzte Gizarte Segurantzan, langabeziaren subsidioa estalita izateko.
  • Autonomo batek langabezia-saria kobratuko du jarduera-uzteari dagokion gutxieneko kotizazio-aldia estalita baldin badu.
  • Autonomo batek langabezia-saria kobratuko du jarduera-uztearen egoera legalean baldin badago eta “jarduera-konpromisoa” esaten diotena izenpetu badu (prestakuntzako, lanbide-orientazioko eta jarduera ekonomikoaren sustapeneko jarduerak).
  • Autonomo batek langabezia-saria kobratuko du kotizaziopeko erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ohiko adina ez badu, baldin eta langile autonomoak horretarako behar den kotizazio-aldia egiaztatuta badu.
  • Autonomo batek langabezia-saria kobratuko du Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta baldin baditu. Dena den, jarduera amaitzen den egunean baldintza hori betetzen ez bada baina autonomoak babesa jasotzeko gutxieneko kotizazio-aldia badu, falta dituen kuotak ordaintzeko eskatuko dio organo kudeatzaileak langile autonomoari, araudian ezarritako baldintzetan. Autonomoak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezina izango du kuotak ordaintzeko.

Jarraian, baldintza horiei buruzko zenbait azalpen emango ditugu.
Jarduera-uztearen egoera legalean egoteari dagokionez, Legeak ezartzen duenaren arabera, jarduera kausa hauetako batengatik uzten duten langile autonomoak egongo dira egoera horretan:

a) Zio ekonomiko, tekniko, ekoizpeneko edo antolamendukoak direla medio jarduera ekonomikoarekin edo profesionalarekin jarraitzea bideraezina delako. Jendearentzat irekitako establezimendua badu, itxi egin beharko du prestazioa jasotzen duen bitartean.

Edonola ere, zio horiek badaudela ulertuko da, baldin eta egoera hauetako bat badago:

1) Jardueraren galerak urte bateko diru-sarreren % 30 baino handiagoak badira, edo ondoz ondoko bi urtetako diru-sarreren % 20 baino handiagoak. Jardueraren lehen urtea ez da kontuan hartuko inondik inora.
2) Exekuzio judizialen bidez organo judizialek onartutako zorrak kobratu nahi bazaizkio. Kasu horretan, beharrezkoa izango da zor horiek aurreko ekitaldi ekonomikoan langile autonomoak bere jardueraren bidez izandako diru-sarreren % 40koak izatea, gutxienez ere.
3) Konkurtso-deklarazio judizial batek jarduerarekin jarraitzea galarazten badu, Konkurtsoaren uztailaren 9ko 22/2003 Legean adierazitako baldintzetan.
b) Ezinbesteko zioak badaude eta jarduera ekonomikoa edo profesionala aldi baterako edo behin betiko uztea eragiten badute.

c) Administrazio-lizentzia galtzen bada, baldin eta, jarduera ekonomikoa edo profesionala egiteko lizentzia hori beharrezkoa bada eta hura galtzeko arrazoia hauetako bat ez bada: kontraturik ez betetzea, edo autonomoari lepora dakiokeen arau-hauste, administrazio-falta edo delituren bat.

d) Langile autonomoa emakumea bada eta aldi baterako edo behin betiko jarduera-uztea genero-indarkeriaren ondorio bada.

e) Senar-emazteak dibortziatzen badira edo banantzea adosten badute, ebazpen judizialaren bidez, kasu horretan: dibortziatutako edo banandutako autonomoak familia-laguntzako funtzioak egiten bazituen ezkontide ohiaren edo banandutako pertsonaren negozioan, eta banantzearen edo dibortzioaren ondorioz funtzio horiek egiteari uzten badio, betiere, funtzio horiek direla eta, Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean bazegoen.
Bestalde, mendeko langile autonomoei dagokienez, jarduera-uztearen egoera legalean egongo dira bezeroarekin sinatutako kontratua amaitzean jarduera uzten dutenean, kasu hauetan:

a) Kontratuan adostutako iraunaldia bukatzen bada, edo obra edo zerbitzua amaitzen bada.

b) Bezeroak kontratuaren ez-betetze larria egiten badu, eta ez-betetze hori behar bezala egiaztatzen bada.

c) Bezeroak kontratu-harremana deuseztatzen badu eta horretarako arrazoia badu, Lan Autonomoaren Estatutuaren 20/2007 Legean, uztailaren 11n, ezarritakoaren arabera.

d) Bezeroak kontratu-harremana arrazoirik gabe deuseztatzen badu, Lan Autonomoaren Estatutuaren 20/2007 Legean, uztailaren 11n, ezarritakoaren arabera.

e) Bezeroa hil edo erretiroa hartzen badu, edo ezgaitasuna badu, baldin eta horrek jarduerarekin jarraitzea eragozten badio.

Prestazio ekonomikoaren iraupenari dagokionez, jarduera-uztearen egoera legalaren aurreko 48 hilabeteetako kotizazio-aldien araberakoa izango da. Kotizazio-aldi horietatik, hamabik ondoz ondokoak izan behar dute, eta egoeraren aurre-aurrekoak, honako eskala honen arabera:

Kotizazio-aldia Babesaren aldia
12-17 hilabete 2 hilabete
18-23 hilabete 3 hilabete
24-29 hilabete 4 hilabete
30-35 hilabete 5 hilabete
36-42 hilabete 6 hilabete
43-47 hilabete 8 hilabete
48 hilabetetik gora 12 hilabete

Prestazioa kobratzeko, garrantzitsua da ezarritako epeak bete behar direla kontuan izatea.

Jarduera-uztearen egoera legalaren aintzatespena eskatzeko, hau izango da azken eguna: jarduera-uztea gertatu zen hilabetearen hurrengo hilabeteko azken eguna. Dena den, zio hauen kasuan, jarduera-uztearen egoera legala egiaztatzen duten dokumentuetan jasotako datatik aurrera hasiko da epea: zio ekonomiko, tekniko, ekoizpeneko edo antolamendukoak, ezinbesteko zioak, genero-indarkeria, bezeroak kontratua arrazoiz deuseztatzea, eta bezeroa hiltzea, erretiro hartzea edo ezgaitasuna izatea.

Prestazioaren zenbatekoari dagokionez, jarduera-uztearen egoera legalaren aurre-aurreko eta ondoz ondoko hamabi hilabeteetako kotizazio-oinarriaren % 70 jasoko du autonomoak.

Zalantzarik baduzu eta gure teknikariei galdegin nahi badiezu, gure web-orrialdeko harremanetarako inprimakia erabil dezakezu edo 900 101 143 doako telefonora deitu. Gaztenpresatik lanbide-ibilbide osoan laguntzen diegu ekintzaile autonomoei.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 12:50:47