×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autoenplegua eta ekintzailetza: aurkitu zure negozio-ideia

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bueltan da ekintzailetza. Udako oporren amaiera une ezin hobea izaten da proiektu ekintzaile bat abian jartzeko, batik bat une honetan bizi dugun “normaltasun berriaren” testuinguruan. Baina, nola aurkitu negozio-ideia on bat? Nondik hasi? Thomas Edisonek esan zuen moduan, “ideia baten balioa haren erabileran oinarritzen da”. Beraz, jarri zure negozioaren erabilgarritasuna zure bilaketaren abiapuntuan eta, hortik aurrera, zure etorkizuna autoenpleguarekin lotuta dagoela uste baduzu, izan itzazu kontuan gomendio hauek.

Zure negozio-ideia aurkitzeko 5 gomendio

  1. Jarri arreta ezagutzen duzun eta gogoko duzun horretan

Orri zuri batetik abiatzen bazara, lehenik eta behin ukituko dituzun eremuak mugatu behar dituzu, bilaketa errazteko eta lastategian orratz bat aurkitzea bezain zaila izan ez dadin. Horretarako erabakigarria izango da zure esperientzia profesionala, beste inork baino hobeto ezagutzen baitituzu:

  • Lan egin duzun sektorearen akatsak.
  • Txerta litezkeela uste duzun hobekuntzak.
  • Aurkitu dituzun eta aukera bihur ditzakezun hutsuneak.

Askotan ez da beharrezkoa izaten sektore batean lan egitea hura primeran ezagutzeko, batez ere denbora luzez zure hobbya izan bada. Izan ere, pertsona askok beren gustu pertsonaletan eta gozarazten dieten gauzetan oinarritutako ideiekin ekiten diote ekintzailetzari: maskotak zaintzeko negozioak, argazkigintza, lorezaintza eta abar. Esparru horietan, beste pertsona batzuentzat baliagarria den eta zure gustukoa den negozio-ideia on bat aurkituko duzu seguruenik.

  1. Erabili beste eremu batzuetan dituzun gaitasunak

Horrek ez du esan nahi eremu berrietan ekin ezin dezakezunik, inola ere ez. Are gehiago, zure gaitasunak baliatu behar dituzu zure negozio berrira aplikatzeko, baita, itxuraz, zure prestakuntzarekin eta aurreko lan profesionalarekin zerikusirik ez badute ere. Negozio-aukera berri askok, weareables deiturikoek adibidez, bi sektore edo gehiago konbinatzen dituzte, hala nola teknologia, osasuna eta ehungintza, paziente baten osasuna monitorizatzen duten kamiseten kasuan. Duela gutxi, Gaztenpresaren #JarraitzekoBerritzen erronkari esker, osasun-krisiaren unerik gogorrenean berrasmatzeko eta jarduerari eutsi ahal izateko beren trebetasunak eta buru-argitasuna erabiltzen jakin duten enpresen kasuak ezagutu ditugu.

  1. Aprobetxatu kanpoan funtzionatzen duena

Bidaiak une ezin hobea izaten dira zure ingurunera eraman daitezkeen negozio-ideiak aurkitzeko. Estatu Batuetan, adibidez, duela hainbat hamarkada jarri ziren martxan txakurrak paseatzera ateratzeko negozioak, eta ideia hori zineman askotan ikusi badugu ere, denbora asko igaro behar izan da gure hirietan ezagun egin arte. Bidaiatzeko zorterik ez baduzu, ez kezkatu, teknologia zure alde dago: digitalizazioa aliatu indartsua da beste herrialde eta latitude batzuk esploratzeko, negozio-aukera berrien bila.

  1. Hobetu eta optimizatu lehendik dagoena

Askotan, negozio bat garatzeko aukerarik onena lehendik dagoen ideia bat hartzea eta hura hobetzea da. Nola? Berezko nortasuna izatea eta merkatuan lekua egitea ahalbidetuko dion balio bereizgarri bat erantsiz. Hori lortzeko, banaketa, prezioa eta diseinua hobetu edo bezeroarentzako arreta-zerbitzu bereizgarri bat eskaini behar da.

Enpresen munduan berritzen eta egokitzen jakin duten enpresen adibide asko daude, baita beren posizio pribilegiatua galdu dutenenak ere. Lehen taldean, IBM dugu. 2003an, bere ordenagailu- eta hardware-negozioa saltzea eta zerbitzu teknologiko eta berritzaileak saltzen hastea erabaki zuen, eta gaur egun bere sektoreko liderra bihurtu da. Beste muturrean, Kodak dugu. Hark bere nagusitasuna galdu zuen argazkigintzaren merkatuan, sektore digitalera garaiz egokitzen jakin ez zuelako.

  1. Irten kalera eta hitz egin zure bezeroekin

Eta azkenik, hona hemen alderdi garrantzitsuenetako bat: zure bezeroak. Kalera irten eta zure produktua edo zerbitzua kontsumituko duten pertsonen beharrak, gustuak, kexak eta iritziak entzun behar dituzu; horrela, zure ideia benetako behar batean oinarritzen den egiaztatu ahal izango duzu. Gogoratu Edisonen hitzak (“ideia baten balioa haren erabileran oinarritzen da”) eta erabili eskura dituzun tresna guztiak, digitalak nahiz aurrez aurrekoak, zure ideiaren erabilgarritasuna egiaztatzeko, adierazle ezin hobea izango baita etorkizunean izango duen arrakasta ebaluatzeko.

Nola ekin 2020an

Zure abentura ekintzailea zein sektoretan abiaraziko duzun erabaki ondoren, zer kanal erabiliko duzun pentsatu behar duzu. Jarraian, autoenpleguaren munduan murgiltzeko hiru aukera on eskaintzen dizkizugu:

  • e-Commerce. Hazteko potentzial gehien duten aukeretako bat da eta nahiko inbertsio txikia egin behar da. Gaur egun dugun beste aukeretako bat dropshippinga Negozio mota horretan ondasunak eta zerbitzuak saltzen zaizkie hirugarrenei, komisio baten truke. Horrela, alderdi logistikoa, laguntza eta produktuaren biltegiratzea aurreztuko dituzu. e-Commerce horren beste aukera batzuk produktu ekologikoak eta gertuko “km0” elikagaiak merkaturatzea eta saltzea da.
  • Frankizia. Negozio bat garatzeko aukera ematen dizu, dagoeneko probatuta dauden marka eta formula batean oinarrituz. Gehien hazi den frankizia-ereduetako bat bigarren eskuko artikuluen salerosketa da, ekonomia zirkular eta jasangarriaren kontzeptuak izan duen gorakadari esker. Frankizia horien artean, Cash Converters.
  • Etxetik ekitea. Interneteko konexio on batekin ia edozein zerbitzu sal dezakezu etxetik bertatik. Telelan hedatuenen artean, klase partikularrak, web-orrien garapena, diseinu grafikoa, sare sozialen kudeaketa eta informatika-aholkularitza ditugu.

Oporretako itzulera aprobetxatu eta zure ideia martxan jarri nahi baduzu, Gaztenpresan prozesu osoan zehar lagunduko dizugu, hura abian jartzen denetik, finantzaketa eta negozio-plana egin, eta negozio gisa finkatu arte. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...