×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Aurkezpenak egiteko tresnarik onenak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Aurkezpenak aukera paregabea dira, batez ere ekintzailea bazara: areto batean bezero izan daitekeenarekin elkartu eta zure produktua edo zerbitzua aurkeztea salmentarako lehen urratsa da. Pisuzko arrazoia da ahalegin guztiak egin eta eskura dituzun tresnarik onenak erabiltzeko.

Aurkezpen ona egitea ia-ia salmenta burutzea da; erdipurdikoa egitea bezeroa uxatzea da. Gogoratu, bestela, Power Point bidezko aurkezpen amaigabe hura, diapositiba motel, aspergarri eta errepikakorrez betea. Zure aurkezpenak astunak izan ez daitezen, erabilerrazak diren tresna batzuk erakutsiko dizkizugu, solaskideen arretari eusten lagunduko dizutenak. Zure aurkezpenek arrakasta izan dezaten.

Prezi

“Erakargarria, eraginkorra, limurtzailea”. “Diseinatzaile ez direnentzat diseinatua”. Hungariako startup honek 85 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu munduan, eta Power Pointen ordezko aukera fidagarri, erraz eta eraginkorrenetako bat da. Askotariko txantiloi mordoa eskaintzen du, egin nahi duzun aurkezpen-motaren arabera diseinatutakoak. Aurkezpen dinamikoak diseinatzeko lagungarri izango zaizun oihal ireki antzeko bat eskaintzen du, zooma duena, zure solaskideak modu originalean pasa daitezen diapositiba batetik bestera. Android eta iOS gailuetarako appa du, baina Viewer formatuarekin bakarrik dabil eta ez du uzten azken orduko aldaketarik egiten.

Emaze

Programa bikaina da aurkezpenak sortzeko, baina baita web-orriak, txartel elektronikoak, blogak edota argazki-albumak ere. Emazek aurkezpen oso erakargarriak prestatzen lagunduko dizu, bere HTML editorearekin. Aukeratu zure aurkezpenera egokitzen den txantiloia eta pertsonalizatu diapositibak zeure edukiarekin. Kito! Aurkezpena audioarekin hobetu daitekeela uste baduzu, aurrera; bideo edo infografiaren bat behar duelakoan bazaude, gehitu itzazu beldurrik gabe. Eta lehenago Power Pointekin egin duzun aurkezpena inportatu eta formatu berrira ekar dezakezu. PCrako diseinatuta dago, eta Android gailuetarako appak aurkezpenak ikusi eta partekatzeko aukera bakarrik eskaintzen du.

Brainshark

Software honekin, modu dinamikoan erakutsiko duzu zure aurkezpenaren edukia, antolatutako fitxetan banatzeko aukera eskaintzen baitu. Brainshark-ek argazkiak eta bideoak sartzeko aukera ematen du, eta PPTak, PDFak, Word dokumentuak, pantaila-argazkiak eta abar bihurtzeko laguntza eskaintzen du. Programak honekin, hainbat formatutako dokumentuak uztar ditzakezu, ahots-oharrak sartu aurkezpenaren zati bakoitzean, hondoko musika hautatu eta bideoak edo bestelako irudiak tartekatu.

 

Haiku Deck

Aurkezpen minimalista egin nahi baduzu, Haiku Deck da aukerarik onenetako bat. Editoreei edukiak sinplifikatzen laguntzen die, programak berak osagai gutxi batzuk erabiltzera mugatzen baitu aurkezpena. Software honen alderdi erakargarrienetako bat da Getty Images nazioarteko agentzia ezagunaren 40 milioi irudi eskuragarri jartzen dituela. Gainera, aurkezpena hodeian parteka daiteke, eta baita PDF edo PPT dokumentu moduan gorde ere. Letra-tipoen, txantiloien eta irudi-iragazkien aukera zabala eskaintzen du, baina iOS gailuekin bakarrik dabil. Hauxe du goiburu: “Sinplifikatu zure mezua, erabili irudi hunkigarriak eta formatua garbia eta sendoa izan dadila beti”.

Keynote

Applek Power Pointaren ordezko gisa sortu zuen, baina sagarraren markako tresnak beste garatu da. Adibidez, Apple Pencil erabil dezakezu iPadean diagramak edo ilustrazioak marrazteko eta zure diapositibei bizitasuna emateko. Software honekin aurkezpen bikainak egin ditzakezu, efektuz beteak, grafikoak gehi ditzakezu, argazkiak editatu eta zinemako efektuak sartu, modu errazean. Talde-lanerako eta aurkezpenak taldean egiteko pentsatua dago. Gainera, zure aurkezpenak Power Point fitxategi gisa gordetzen utziko dizu.

Tresna horietatik edozeinek lagunduko dizu aurkezpenik onenak osatzen, baina errazagoa eta eraginkorra den besteren bat ezagutzen baduzu, parteka ezazu gurekin!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...