×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Argazkigintza-trikimailuak, zure produktuak online dendan dotore agertzeko

gzt-trucos-fotografia
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

E-commerce edo marketplace batean, produktuak kontsumitzaileen begietatik sar daitezen lortzea erosketa posible baten erdia burututa edukitzea da. Horregatik, nahitaezkoa da zure online salmentarako webgunearen diseinua sektorerako egokiena eta zure salgaien argazkiak ahalik eta erakargarrienak izatea.

Zentzu horretan, salgaien irudiek xehetasun nahikoa izan behar dute, irudi horren bidez ordeztu behar baitira negozio fisiko bateko teknika komertzialak ez ezik, edozein kontsumitzailek produktua eskuartean erabiltzeko duen premia ere.

Egokiena profesional batengana jotzea da… ahal baduzu behintzat. Alabaina, ekintzaile hasi berria bazara eta gastutan ibiltzeko aukera askorik ez baduzu, zeure reflex kameran edo smartphonean erabiltzeko trikimailu eta teknika batzuk aholkatuko dizkizugu.

Lehenik eta behin, salgaien argazkiek gutxieneko kalitatea izateko, honako hauek behar izango dituzu:

  • Tripodea. Ia kamera bezain garrantzitsua da. Reflexa erabiltzen baduzu, diagrama zenbat eta gehiago ireki, orduan eta argitasun eta eremu-sakonera handiagoa lortuko dituzu, baina kamerak obturadore-abiadura handiagoa behar izango du eta errazago nabarituko du edozein mugimendu, baita txikiena ere. Horregatik, kamerak geldi egon behar du.

Smartphonea erabiltzen baduzu, gauza bera. Gaur egun, gama ertain-altuko kamerek HDR eta antzeko funtzioak izaten dituzte irudiak automatikoki hobetzeko; halere, irudiak guztiz geldi egon behar du, ahalik eta bereizmenik handiena lortzeko.

  • Atzealde zuria eta beltza. Objektua nabarmentzeko eta enkoadraketan trabarik ez egoteko, atzealde zuria erabiltzen da. Atzealde beltzak, berriz, hobeto nabarmentzen ditu distira eta kolore leunak, eta kontrastea areagotu egiten du. Bi tonuetako kartoi meheak edukitzea komeni da baina, batez ere beltza erabiltzen baduzu, kontrasteak ondo erabiltzen jakin behar duzu, tolesdurak edo zimurtasunak ikus ez daitezen. Atzealde ilunek, ondo erabiliz gero, luxua eta esklusibotasuna transmititzen dute.
  • Argitasun egokia. Egia jakina dirudi, baina argitasuna da argazkia egiteko konturik garrantzitsuena. Argi-ekipamendu profesionalik ez baduzu, hobe argitasun naturala aprobetxatzen baduzu. Burutik pasatu ere ez flasha erabiltzea.
  • Errebote-txartel zuriak. Argiak errebotatzeko eta itzalik ez sortzeko erabiltzen dira. Ispiluak balira bezala erabili behar ditugu, nabarmendu nahi dugun lekura eramateko argia.
  • Argazkiak editatzeko programa bat. Profesionalek Photoshop erabiltzen dute, horixe baita argazkiak editatzeko dagoen programarik onenetakoa, baina ordaindu egin behar da eta, gainera, zaila da erabiltzea. Onena, erraz erabiltzeko moduko doako programa batera jotzea. Gogoan izan ez dugula nahi Annie Leibovitz bihurtzerik; kalitate dezenteko salgaien argazkiak egitea nahi dugu, ez besterik.

Trucos-fotografia_eus

Sektore bat, argazkiak egiteko teknika bat.

Dena eskuartean duzunean, argazkiak egiten hasteko unea iritsi da. Lehenengo eta behin, zure sektoreari hobekien egokituko zaion teknika erabili behar duzu; egin begirada bat lehiakideek egiten dutenari. Ikusiko duzun bezala, salgaien argazkigintzaren munduan ez dago arau finkorik; halere, bideratzen laguntzeko aholku batzuk emango dizkizugu:

Moda. Modako irudiak egiteko erarik onena modeloak erabiltzea da. Horretarako inor ez baduzu, beste teknika batzuk erabil ditzakezu. Errazena, Flatlay (lauaren gainean) izenekoa, nahiz eta jantziak pertxatik eskegita edo maniki baten gainean ere jar ditzakezun. Azken garaian askotan erabiltzen dira knollingak edo natura hil zenitalak, jantziak elkarren artean uztartuta zer efektu izango duten erakusteko.

Elikagaiak. Aukeratu produkturik ederrenak eta ez mugatu atzealde zuri baten gainean argazkiak egitera. Sortu konposizioak eta txertatu produktuak atzealdeko beste irudi batzuen gainean.

Elektronika. Xehetasunak egingo du aldea. Adibidez, marka batzuetako smartphoneei begiratuz gero, beharbada guztiak antzekoak direla begitanduko zaizu. Bilatu ikuspegi desberdinak eta jarri berebiziko arreta produktua berezi egingo duen xehetasun horretan.

Bitxiak. Arlo honetan gure argazkilari-senetik onena atera beharra dugu, atzealdeekin jokatu, argiak erabili… Ez izan argazki asko egiteko beldurrik. Azkenean irudi bikaina aurkituko duzu.

 

Trikimailu eta teknika horiek guztiak abiapuntu egokia badira ere, gogoan izan nahi duzun argazkia lortzeko garrantzitsuena logika erabiltzea, probak egitea eta zeure sektorerako patroirik egokiena aurkitzea dela. Hori guztia aurkitzen duzunean, egiten dituzun argazki gehienekin gustura egongo zara eta dena errazagoa gertatuko zaizu.

Irudia zure online denda berriaren alderdi garrantzitsua da, baina badira ahantzi ezin dituzun beste asko ere. Gaztenpresak eskura jartzen dizkizun prestakuntza-lantegietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, zure negozioa sortzen edo abian duzuna finkatzeko laguntzeko.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...