×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

400 enpresa baino gehiago eta 787 lanpostu: Gaztenpresaren 2019ko ekintzailetzari buruzko datuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetza suspertzea, aukerak sortzea eta, batez ere, enplegua sortzea. Horixe proposatu genuen Gaztenpresan duela mende laurden bat, gure lanari ekin genionean, eta horixe egin genuen joan den urtean ere. Kopuruak argiak dira: gure Urteko Txostenean jaso denez, 2019an 405 enpresa eta 787 lanpostu berriren sorrera sustatu genuen. Eta, atzera begiratuz gero, 1994ra (jaio ginen urtera), zenbakiak sinestezinak dira: 5.700 enpresa, 10.350 lanpostu eta 166 milioi eurotik gorako finantzaketa gauzatu dira LABORAL Kutxaren bidez.

Gauza bakarrak iluntzen du gure ospakizuna: COVID-19ak eragindako krisiak, dagoeneko gure ekonomia gogor astintzen hasia denak. Dena den, pandemiak eta hura eragiten ari den krisi globalak ez dituzte gure helburuak aldatuko, Ibon Urgoiti Gaztenpresako presidenteak 2019ko Urteko Txostenaren aurkezpenean laburbildu zuenez: «BPGd-aren beherakada handia eta langabeziaren hazkundea direla eta, familia eta enpresa askok egoera dramatikoei egin beharko diete aurre. Horregatik, Gaztenpresan areagotu egin behar ditugu ahaleginak, egoera horiei leheneratzen laguntzeko».

Krisiak gainditzea

Eta horretan ari gara. Ez dugu egun bakar batean ere ahazten 1994an jaio gineneko helburua, gaur mugiarazten gaituenaren oso antzekoa: krisiari aurre egitea eta ekintzailetza eta aukeren sorrera sustatzea. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ere helburu horrekin egin zuen bat, eta lankidetza publiko-pribatuaren alde egin zuen apustu, pandemiaren ondorioek gazteen belaunaldi oso bat ez irensteko formula gisa: «Gaztenpresa elkarrekin lan egiteko tresna bat da, pedalei tandemean eragitekoa, datozkigun garai zailak gainditzeko helburuarekin».

Arreta proiektu bakoitzari

Eta, nola egin? Gure zuzendariak, Inma Ramosek, erraz-erraz azaldu zuen: proiektu eta ideia bakoitzari merezi duen protagonismoa eta arreta emanez. «Gaztenpresan modu pertsonalizatuan artatzen dugu proiektu bakoitza. Ekintzailearekin batera egiten dugu lan, negozio-plana egiten, finantzaketa lortzen eta ondorengo etapak bideratzen, denborarekin negozioak finka daitezen», azaldu zuen.

Jardueraren emaitzak adierazgarriak dira, eta agerian jartzen dute urtean zehar zer gogo handiz egin dugun lan. Emaitza horiek banakatuta, Gaztenpresaren 2019ko ekintzailetzaren profila ondorioztatzen da: zerbitzuen sektorean nagusitu zen (proiektuen % 72).

Ia erdiak lanik gabe

Hauxe da harro sentiarazten gaituen datuetako bat: gure laguntza izan zuten pertsona askok, ia erdiek, ez zuten lanik elkarrekin hasi ginenean. Hain zuzen, % 42 lanik gabe zegoen, eta gainerakoek beren lan-proiektua hobetu nahi zuten. Gurekin lan egin duten pertsona gehienek, ia 3/4ak, banakako ekintzailetza-formularen bat bilatzea erabaki zuten, eta gainerako % 27ak sozietate mugatu bat (% 79) edo kooperatiba bat (% 21) sortu zuen. Ikuspuntu pertsonaletik, ekintzaileen % 47 emakumeak ziren, batez beste 39 urtekoak, eta ekintzaile guztien % 72k ez zuen unibertsitate-ikasketarik.

Lan-metodoa

Zifra horiek guztiak 5 etapatan (ekintzailetzaren zikloa osatzen dutenetan) egituratutako lan-metodo baten emaitza dira. Pertsona batek bere ideia aurkezten duen eta hura onartzen zaion unean, Gaztenpresak analisi-aldi bati ekiten dio, proposamenaren bideragarritasuna aztertzeko. Azterketa zorrotzaren bidez, bideragarritzat jotzen dituen proiektuak onartu egiten ditu Gaztenpresaren taldeak, eta negozio-ereduaren planteamendu okerragatik, garatu behar den jarduerari buruzko ezaguera ezagatik, finantzaketa-desorekagatik… aurrera egiteko aukerarik ez dutenak ezetsi.

Behin negozio-plan sendo bat egin ondoren, konpromiso hau hartzen du Gaztenpresak: baliozko ideia bat ere ez da geldituko gauzatu gabe, finantzaketa ezagatik. Horretarako, funts propioez osatutako lerro berezi bat du, baita Europako Inbertsio Funtsaren (EIFren) laguntza ere (25.000 €-raino finantza dezake, abalik aurkeztu gabe).

Finantzaketarik handiena

2019an 81.200 eurokoa izan zen proiektu bakoitzeko batez besteko inbertsioa, eta horien % 50 banku-finantzaketarekin eta ekintzailearen funts propioekin estali zen. Oro har, joan den urtean 14,8 milioi euroko maileguak egin ziren guztira, orain arte lortutako urteko zenbatekorik handiena.

Ondoren, negozio berria ireki eta martxan jar daitekeen aztertzen da. Fase horretan, Gaztenpresak beharrezko aholkularitza eskaintzen du, administrazio-izapideak egiteko, hornitzaileak kudeatzeko, dirulaguntzetarako eta abarretarako. Enpresa martxan dagoenean, sendotze-fasera igarotzen da. Fase horrek jarduera sendotzea eta finkatzea du helburu, eta Gaztenpresak lan- eta lankidetza-ildo espezifiko bat du horretarako.

Mentoringa

Finkatze-programak enpresa kudeatzeko lantegiak ere hartzen ditu barne, baita kontsultak egiteko kanal espezifiko bat (Consulting Pro) eta Mentoring Programa pertsonalizatu bat ere. Programa horrek urtebeteko iraupena du, eta enpresen kudeaketan esperientzia duten beste batzuen laguntza eta aholkua jasotzen dituzte ekintzaileek. Dagoeneko 134 pertsonak hartu dute parte programan, eta, joan den urtean, araututako 20 harreman berri formalizatu ziren.

Ikusten duzunez, 2019a urte zirraragarria izan da ekintzailetzarako. 2020 korapilatsu honetan zure enpresa-proiektua martxan jartzen laguntzea nahi baduzu, ez izan zalantzarik: Gaztenpresan zain izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...