×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

40 urtetik aurrera ekitearen abantailak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Hobe berandu inoiz ez baino. Ilusioak eta ahaleginak ez dute adinik. Eta ekintzailetza-proiektu bat aurrera ateratzeak zerikusi handia du horrekin. Horren adibide dugu Maite Ibáñez de Maeztu, Maikalaren fundatzailea.

 

“40 urtetik aurrera ekitean, pertsonek gazteagoak direnean baino heldutasun eta egonkortasun handiagoa izaten dute, eta horregatik, irudi helduagoa proiektatzen da, bezeroen konfiantza areagotuz”. Horrela deskribatzen ditu Maitek 40 urtetik aurrera ekitearen abantailak. Eta ez du hitz egite aldera hitz egiten. Bere esperientzian oinarrituz hitz egiten du, lehen pertsonan.

 

Honako hau ez da 40 urtetik aurrera ekitearen abantailei eta desabantailei buruzko ikuspegi aseptikoan eta inpertsonalean oinarritutako post bat. Gaztenpresan pertsonei laguntzen diegu, eta ezagutzen ditugun eta laguntza eskaini diegun pertsonen benetako kasuez eta historiez hitz egitea gustatzen zaigu. Kasu honek adina gorabehera negozio bat nola aurrera atera daitekeen erakusteko balio digu.

 

Baina, zergatik erabaki dezake bere bizitza profesionalaren ekuatorera hurbildu den pertsona batek besteren konturako lanaren segurtasuna utzi eta ekitea? “Nik 14 urtez lan egin nuen hainbat enpresatako idazkari gisa, baina egoera pertsonalak direla eta, nire bizitzak 180 graduko bira eman zuen”. Izan ere, askotan gai pertsonalen eraginez egiten dira aldaketa drastikoak.

 

Modurik naturalenean

Maitek Sukaldaritza ikasten hastea erabaki zuen, Leioan. Amaitzean, eta ia konturatu ere egin gabe, tartak egiteko eskaerak iristen hasi zitzaizkion. Aurrez aurre agertu zitzaion aukera. Eskaera zegoen, bera ona zen horretan, eta gogoko zuen egiten zuena. Horrela, bada, Maikala jaio zen, modurik naturalenean. Ia bakarrik zehaztu zen proiektua.

 

Historia polita da, bai, baina pentsatuko duzun moduan, dena ez da post batean dirudiena bezain erraza. “Oso erabaki gogorra izan zen, gastu handia hartu behar izan bainuen niregain. Horrek nolabaiteko arriskua sortzen du, baina ilusioak eta helburuak garbi izateak egunerokotasuneko arazoei hobe aurre egiten laguntzen dute”.

 

Esperientziak duen garrantzia

Bestalde, eta beste artikulu batzuetan adierazi dugun moduan, arrakastaz ekiteko sekretuetako bat ez etsitzea da. Iraganeko esperientzia guztiek (porrotek batez ere) laguntzen dute. Eta adin jakin batetik aurrera, historiala are zabalagoa da.

 

Maitek bazekien zerbait ekitearen inguruan. “Leioan ikasten hasi aurretik, orduan nire senarra zenak eta nik sukaldaritzarekin lotutako jarduera bat abiarazi genuen. Abiapuntua hura izan zela esan genezake, baina senarra arduratzen zen batez ere. Orain Maikalarekin egiten dudanaren aurretiko urratsa izan zen. Gaur egun, nire bizitza da hori”.

 

Ikusi duzuen moduan, Maiteren kasua 40 urtetik aurrera ekiteak eskain ditzakeen abantailen adibide garbia da, benetakoa eta gertukoa. Gainera, eta hori gutxi balitz, gomendio bat eman nahi izan digu aukera hori hausnartzen ari diren pertsonentzat: “Beren barnean benetan sentitzen duten zerbaitetan ekin dezatela esango nieke, sinesten duten hori ustiatu eta defendatu dezatela, eta hori ilusioz egin dezatela, bidean oztopo ugari gainditu beharko baitituzte; baina horrek guztiak merezi du, egiten duten horretan benetan sinesten badute. Eta azkenik, ezagutzera eman daitezela, mundua zain izango baitute.” Ausartzen zara?

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:50:37