Etxera itzultzeko bideari ekitea
GAZTENPRESA: Nerea Forondarekin abiatuko dugu gaur, Bilbon bere ekintzailetzaren sustraiak jartzea erabaki duen ibiltariarekin. Nerea, ingeniaritza ikasi zenuen, baina orain brandingean aritzen zara, ezta? NEREA FORONDA: Hori da. Ingeniari batentzat hau magia da, ezta? Gehiago ulertzen hasi nintzen erakunde baten helburua, pertsonek zergatik kontsumitzen duten kontsumitzen dutena, zer behar duten, produktuak nola konpontzen dituen gauzak. […]