Nola zaindu zure negozioaren irudia Facebooken eta Instagramen

Gaur egun, Espainian Facebook da, oraindik ere, sare sozialik ezagunena eta erabiltzaile gehien dituen bigarrena (WhatsApp da lehenengoa), IAB Spain elkarteak urtero egiten duen “Sare Sozialen Azterketaren (2021)” arabera. Txosten horretan adierazten denez, Instagram da azken urtean gehien hazi den sare sozialetako bat, bereziki emakumeen eta gazteenen artean, eta huraxe da erabilera-maiztasunik handiena duen bigarrena […]