Sare sozialetan ekintza-plan bat sortzeko eta zure negozioa sareetan sustatzeko jarraibideak
Dagoeneko jakingo duzu sare sozialak ez direla moda hutsal bat: erreminta ezin hobea dira zure bezeroekin harreman zuzena mantentzeko eta horiekin erraz eta eraginkortasunez jarduteko. Sareetan estrategia on bat izateak zure xede-publikoa ezagutzen lagun diezazuke, baita horren premien berri izaten eta gustuei aurrea hartzen ere. Baina, lehenik eta behin, ekintza-plan bat konfiguratu behar duzu sare sozialetan. Dokumentu horretan, zure […]
Argazkigintza-trikimailuak, zure produktuak online dendan dotore agertzeko
E-commerce edo marketplace batean, produktuak kontsumitzaileen begietatik sar daitezen lortzea erosketa posible baten erdia burututa edukitzea da. Horregatik, nahitaezkoa da zure online salmentarako webgunearen diseinua sektorerako egokiena eta zure salgaien argazkiak ahalik eta erakargarrienak izatea. Zentzu horretan, salgaien irudiek xehetasun nahikoa izan behar dute, irudi horren bidez ordeztu behar baitira negozio fisiko bateko teknika komertzialak ez ezik, […]
Claret Askartza ikastetxeak irabazi du PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioa
Honako helburu hauek ditu Cámarabilbao University Business Schoolek eta Gaztenpresa Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimenak: Batxilergoko ikasleak enpresa-ingurunera hurbiltzea. Nola? Lehiaketa bat antolatuz, ikasleek marketineko eta ekintzailetzako proiektuak egin ditzaten. Ikasleek berek euren proposamenak defendatzea, Fundazioaren Marketin Departamentuan lan egiten duten itxura eginez. Euskadiko 40 ikastetxe, institutu eta ikastolatako Batxilergoko 2. mailako 1.500 ikaslek hartu dute parte aurten. Guztira 300 proiektu aurkeztu dituzte, eta Leioako Claret Askartza ikastetxeko […]
Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak
Duela hainbat urte murgildu ginen iraultza teknologikoa beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako lan-profilen eskaerarekin lotuta. Gero eta gehiago, enpresek eskakizun teknologiko berriei eta 4.0 Industriaren digitalizazioari erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira: Big Data, teknologia berrietan espezializatutako Merkataritza Zuzenbidea, Adimen Artifiziala, Cloud Computinga eta, guztien […]
Zergatik erabili behar duzu bideoa marketin digitaleko zure estrategian
Bazenekien YouTubek planeta osoan 1.000 milioi erabiltzaile bakar baino gehiago dituela hilean eta 4.000 milioi bistaratze izaten dituela egunero? Munduko hirugarren orrialderik bisitatuena dela? Internetera konexioa duten bi pertsonatik batek bisitatzen duela? Eta 18 eta 34 urte arteko pertsonek telebista ikusten baino denbora gehiago pasatzen dutela online bideoak ikusten? Arrazoi gehiago behar dituzu bideo-marketinerako aurrerapausoa emateko? Beharbada korapilatsua eta garestiegia irudituko […]
Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa
Sare sozialen abantaila handienetako bat da edozein negozioren marketin-estrategiarako balio dutela. Berdin da nazioarteko enpresa baten edo tokiko ETE baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera zure premietara doitutako merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko. Galdera honakoa da: Nola egin? Erantzuna bikoitza da: batetik, sare sozialetako estrategia egoki batekin eta, bestetik, publizitate-kanpaina errazekin, horiekin bezero […]
Kontuan hartu beharreko 2020ko dirulaguntzak autonomoentzat
Ideia zehaztuta dago, negozio-plana prestatu duzu, eta kontu gutxi batzuk besterik ez dituzu konpondu behar zure negozio berria abian jartzeko, horien artean oso garrantzitsua den bat: finantzaketa. Fase horretan baldin bazaude, bultzada txiki bat bakarrik behar duzu ekintzailetzaren unibertsoan sartzeko. Eta pauso hori ematen laguntzeko, erakunde eta organismo publikoek mota askotako dirulaguntzak eta laguntzak eskaintzen dizkiete […]
Bost aholku zure langile-taldearekin harreman osasungarria eta estresik gabekoa edukitzeko
Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu, lanean txertatuta eta gustura egongo den plantilla egonkorra osatu behar duzu.Izan ere, laneko gogobetetasunaren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.Lan-giro osasungarrialortzeko eta zure plantillarekiko harremana estresik gabea izateko, ez duzu zertan kide […]
Saltoki txikiak digitalizazioaren erronkaren aurrean
Duela urte batzuk, Faeminok eta Cansadok zera zioten bakarrizketa batean, erosketak Casa Pacon egitea gogoko zutela, hara joaten zirenean, Paco bertan izaten zelako eta berarekin hitz egin zezaketelako. McDonald’s-era joan eta McDonald’s jaunaz galdetzean, ordea, ez zuen inork erantzuten, besteak beste, “jaun” hori bertan izaten ez zelako eta existitu ere egiten ez zelako. Aipatutakoen gisako jeinuen […]
#JarraitzekoBerritzen erreferenteak diren negozioak
Saltoki eta enpresa txikien erantzuna: ekintzaile-sena eta egokitzeko gaitasuna Koronabirusaren hedapenak ekarritako osasun-larrialdiak ekintzailetzaren unibertso berri bat azalarazi du, egoera gainditze aldera euren burua berritzea erabaki duten pertsona ugarik osatzen dutena. Krisiak gogor kolpatu ditu horietako asko, baina aurrerapausoa ematea eta euren onena eskaintzea erabaki dute, egungo egoerara egokitu eta aurrera egiteko. Batzuk sektorez aldatu dira jardunean jarraitzeko; beste batzuk konfinamendua entretenimenduz betetzen ari […]