WhatsApp Business-ek zure negozioa bultzatzen du app ezagunenarekin
Hemen da. Duela aste batzuetatik, gure ingurunean gehien erabiltzen den mezularitza-zerbitzuak negozioetara bideratutako bertsio bat du. WhatsApp Business du izena eta, momentuz, Androiden bakarrik dago eskuragai. Oraingoz, aplikazioak oinarrizko funtzioak besterik ez ditu. Halere, mezularitzako app masiboa izanik ─1.500 milioi erabiltzaile mundu osoan─, etorkizunean garatzeko potentzial handia du, eta berehala arakatzen hastea merezi du. Itxuraz, alde gutxi […]