Nire negozioaren kokapena ondo aukeratzeko aholkuak
Negozioa aurrera ateratzeko prest duzu dena: ideia, finantzaketa, langileak… Zerbait falta da, ordea: non kokatuko gara? Pentsa dezagun: errentagarria izango da saltxitxa-ogitartekoak saltzeko postua industria-nabe baten teilatuan ipintzea? Edota zapata-denda hondartza ondoan? Prestatu kalean gora eta behera ibiltzeko, higiezinen iragarkiak irakurtzen. Alabaina, ez zaitez tuntunean ibili. Aukeratu baino lehenago, elementu ugari hartu behar dituzu aintzat. […]