Laboral Kutxak eta AVA-ATA EUSKADIk, Euskal Autonomoen Elkarteak, autonomoen finantzaketa sustatzeko eta kontsumoa hobetzeko hitzarmena sinatu dute
Gaur sinaturiko hitzarmenari esker, Elkarteko bazkide diren autonomoek kreditu abantailatsuak izango dituzte aukeran, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko, baita beste banku-produktu batzuk ere, erosketak sustatzeko. Banku-entitateak berehalako kredituak emango dizkie negozioei, eperako erosketak ordaintzeko, eta saltokiko terminalak ere baldintza onetan izango dituzte. GAZTENPRESA Fundazioaren bitartez, ekintzaileei baldintza berezietan emango zaie finantzaketa, beren negozio-proiektua gauzatzeko, eta ibilbide osoan zehar […]