Gaztenpresak Aipamen Berezia lortu du Europako Mikrofinantzetako Jardunbide Egokien Sarian

Giordano Dell´Amore Fundazioak Aipamen Berezia eman zion Gaztenpresari joan zen ekainaren 19an, “Europako Mikrofinantzetako Jardunbide Egokien Sarien” barruan. Giordano Dell’Amoreko epaimahaiak Aipamen Bereziarekin saritu du Gaztenpresa Fundazioa, LABORAL Kutxan aurrera daraman mikrofinantzen ereduagatik.  Gaztenpresa Lisboan izan zen ekainaren 19an eta 20an, Mikrofinantzen Europako Sarearen 11. Urteroko Biltzarrean. “Enplegua, erronkak eta aukerak mikrofinantzentzat” izan zen ekitaldiaren […]