Ete-entzako eta autonomoentzako dirulaguntzei eta laguntzei buruzko lantegi praktikoa
Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa, Gasteizen, ekainaren 3an eta 4an Iraupena: 8 ordu Egunak: 2014ko ekainaren 3an eta 4an Ordutegia: asteartea eta asteazkena, 15:30etik 19:30era Nori zuzenduta: euren enpresen gerentziaz arduratzen diren enpresari txiki eta autonomoei, finantza- eta administrazio-alorreko arduradunei, altxortegi-arduradunei… bai eta enpresako beste atal batzuetan jardun arren, finantza-informazioa erabiliz erabakiak hartu behar dituzten pertsonei […]
Zer da Oinarri SGR?
Oinarri Sociedad de Garantía para la Economía Social, SGR mutua izaerako finantza-erakundea da, eta haren eginkizuna da enpresa bazkideei abalak eskaintzea, lehentasunezko finantzaketa eskuratzen eta euren finantzaketa-egitura hobetzen laguntzeko. Oinarri 1996. urtean eratu zen, Euskadiko Kooperatiben Federazioaren eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen ekimenez. Estatuan Elkarrekiko Berme-baltzu nagusietako bat da bolumenari dagokionez (65 MM € 2011n […]