Gaztenpresa Mikrofinantzen Europako Sarearen 11. Urteko Biltzarrean izango da Lisboan
Gaztenpresa, Youth Business Spaineko kide denez, “Enplegua, erronkak eta aukerak Mikrofinantzentzat” gaia ardatz izango duen ekimenean egongo da. 2014ko ekainaren 19an eta 20an egingo dute Lisboan. Ekimenaren asmoa buruak, ideiak eta esperientziak biltzea da. Sareko kide diren erakundeak, gonbidatutako EBko erakundeetako ordezkariak, finantzaketa-erakundeak, eta Europako eta haratagoko mikrofinantzetako profesionalak elkartuko dira sektoreko jardunbide onenak partekatu, […]
Enpleguaren inguruko Gizarte Berrikuntzari buruzko lehen saioa Accentureren eskutik
Accenturek enpleguaren inguruko Gizarte Berrikuntzako lehen saioa antolatu du Madrilen, Juntos por el Empleo de los más vulnerables (Batera ahulenen enpleguren alde) ekimenaren barruan. Saioa datorren maiatzaren 20an egingo da Botín Fundazioaren auditorioan, Madrilgo Castelló kaleko 18 bis atarian, 9:30etik 12:30era. Gizarte-ekintzaile talde batek bertatik bertara emango du beraien berrikuntzen berri: Saïd Hammouche (Frantzia): “MOSAÏK […]
SPRIren “Ekintzaile” diru-laguntza Euskadiko ekintzaileentzat
Berrikuntza-zentroak (Saiolan, BicBerrilan, Ceia, Beaz, eta Cedemi) arduratuko dira Euskadiko ekintzaileentzako “Ekintzaile” diru-laguntza izapidetzeaz. Industria-berrikuntzako edo lotutako zerbitzuen inguruko enpresa-proiektuak laguntzeko helburuarekin argitaratu du oraingoan SPRI erakundeak Ekintzaile programa. Zehazki, ideia lantzeko eta enpresa abian jartzeko faseetan eskainiko da laguntza. Faseok Berrikuntza Enpresen Zentroren baten tutoretza izango dute. Euskadin diru-laguntzok jaso ditzaketen enpresek ideia aurrera […]