GAZTENPRESA
Hementxe hasten da ekintzailetza bultzatzeko sortu zen Gaztenpresa Fundazioarekin egingo dugun bidaia. Zure ideia abiatzear dago, eta, bidean laguntzeko, galdera erraz batzuk egingo dizkizugu.
Abiatzear zaude. Orain, aukeratu zure helmuga eta ekin zure misioari:
Zertan zaude interesatuta?
1. erronka: Ekin Gaztenpresarekin
Ekintzaile izan nahi baduzu baina ez badakizu nola, ez arduratu! Normala da.
Horregatik, ideia biribiltzen duzunetik abian jartzen duzunera bitartean lagunduko dizugu Gaztenpresan, eta ondoren ere bai. Animatzen zara? Hala bada, onartu erronka.
2. erronka: Batu mentoretzara
Zuk nahi duzuna laguntza ematea edo jasotzea bada, zure zain geunden! Gure Networking-eremura iritsi zara. Gaztenpresa komunitatearen barruan esperientziak eta aholku onak partekatzeko lagunak aurkituko dituzu hemen.
Aukeratu zer egin nahi duzun: ekintzaile bati mentoretza eskaini edo inoren mentoretza jaso. Animatzen zara? Hala bada, esaguzu zer aukeratu duzun.
Abian den negozio bat hartzea edo zeurea inori utzi eta bide berri bati ekitea bada nahi duzuna, ederto! Bi kasuetan, plan bat behar duzu.
Gaztenpresa bidelagun izango duzu bi kasuetan: zure negozioa eskualdatzen edo berria eskuratzen. Ausartu!
4. erronka: Prestatu Gaztenpresan
Etengabeko prestakuntza funtsezkoa da bai negozio berri bati ekiteko eta bai mentoretzarako.
Titulua duten eta ez duten profesionalentzako ikastaroak eskaintzen ditu Gaztenpresak. Trebetasun berriak hartzen lagunduko dizute, enpresa berria eratzeari lotutako hainbat arlotan: teknologia berrietan eta marketinean, lege-gaietan, finantzetako eta kontabilitateko kontuetan eta abar.
Trebakuntza oinarrizkoa da; dena den, zenbait konpetentzia ere landu behar dira, negozio berria abiatzeko, mentoretza-programan sartzeko, zure negozioa eskualdatzeko edo eskualdatzen duten bat hartzeko. Gaztenpresak ikastaro praktikoak eskaintzen dizkizu, gaitasun berri horiek lantzeko.
Gainera, ohiko aurrez aurreko laguntzari online aukera gehitzen diogu: Gaztenpresa Digitala ekintzailetzari buruzko ezagutzak modu didaktiko eta malguan sendotuko dituzu, bideo, irakurketa eta ariketa praktikoei esker. Gaztenpresako taldeko pertsona aditu baten jarraipena izango duzu uneoro.
Ekin ezazu Gaztenpresa Digitalarekin
Ezagutu nahi dituzu gure ikastaroak?
Ekintzailetzarako azken dirulaguntzak
Gaztenpresa: ezagutu fundazioa
Gaztenpresarentzat ekintzaileak dira garrantzitsuena, arrazoiak arrazoi egun batean urrats hori ematea erabaki zutenak, beren bizitza eta senitartekoena hobetzeko edo, besterik gabe, zoriontsu izateko. Atseginez betetzen gaituzten historiak dira, aurrera jarraitzeko eta hobetzeko motibazioa sendotzen digutenak. «Egia bihurtzen diren ametsak» gogoko ditugu.
Jatorria
Bokazioa
Misioa
Balio bereizgarria
Ekintzailetzari buruzko galderarik ohikoenak
Nola sortu enpresa bat
Bost urrats, hutsetik hasita eta modu ordenatuan enpresa bat sortzen laguntzeko Norberaren negozioa hutsetik sortzeko zenbait fase gainditu behar dira: ideia ondo zehaztu, kontu asko
Hona hemen gure ekintzaileetako batzuk:
“Padel klubeko bezeroentzat fisioterapia zerbitzu bat sortzeko ideia izugarri gustatu zitzaidan"
Fisioterapia JIF
“Sare sozialek asko lagundu digute gure burua ezagutzera emateko orduan.”
Hallo Donostia
“Bezeroak pozik eta gure lanarekin harro egotea da egon litekeen publizitaterik onena”
SavileCode
Ezagutu Gaztenpresarekin sortutako negozioak