×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Eman ospe digitala, doan, zure negozio berriari

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Denborak arrazoia eman dio Bill Gatesek iragan mendearen amaiera aldera bota zuen esaldi honi: «Interneten ez badago, ez da existitzen». Mundu gero eta digitalizatuago honetan, funtsezkoa da ospe digitala edukitzea. Eta bide bakarra dago ospe hori ahalik eta gutxien ordainduta eskuratzeko: lana, lana eta… lana. Zer egin behar duzun azalduko dizugu.

Erabili content marketinga

Marketin-estrategia guztiek barne hartzen dute bezerogaientzat eduki interesgarriak sortzea. Zure negozioa ezagutarazteko, lagungarria izango zaizu eduki horiek blogetan argitaratzea eta haiek aberasteko ikus-entzunezko materiala prestatzea. Erabil itzazu sare sozialak eduki-pilulak plazaratzeko eta zure blogera estekatzeko. Hartara, hobetu egingo duzu zure enpresaren SEOa. Eta behar bezala egiten baduzu, zale-komunitate bat sortuko duzu zure markaren inguruan. Gogoan izan: pozik eta gustura dagoen bezeroa baino enbaxadore hoberik ez dago zure produktuarentzat.

 

Nola bihurtu guru LinkedIn bidez

LinkedIn enpresaren alorreko harremanetarako sare nagusia da, eta zure sektoreko jendearekin harremanetan jartzeko aukerarik onena. Beste era batera esanda, LinkedIn da B2B kanalik onena. Enpresa duela gutxi sortu baduzu, edo bultzada bat eman nahi badiozu, funtsezkoa duzu kanal horretaz baliatzea eta interesatzen zaizkizun profesional-taldeekin harremanetan jartzea. Talde horietan jarduteak eta parte hartzeak aukera emango dizu interesatzen zaizkizun profesionalekin harremanetan jartzeko. Gogoan izan, bestalde, Gaztenpresaren LinkedIneko komunitateko partaide ere izan zaitezkeela, beste ekintzaile batzuekin batera jardun eta zure negozioa hedatzeko.

 

Hartu ezazu parte Facebooken enpresentzako taldeetan

Ba al dakizu zenbat erabiltzaile aktibo dituen hilean sarerik ezagunenak? Bi mila milioi baino gehiago. Garbi dago, beraz, orri bat edukitzea interesatzen zaiola zure enpresari. Baina, kontuz! Profil xume bat sortu eta gero edukiak argitaratzea baino zerbait gehiago da Facebook: zure burua ezagutzera emateko, dauzkazun ahalmen guztiez baliatu behar duzu. Zure negoziorako garrantzizkoak diren taldeetan parte hartzea da ahalmen horietako bat. Bilatu iruzkin interesgarriak, besteentzako baliagarriak egiteko modua, eta partaide berriak izango ditu zure webguneak. Pixkana-pixkana, ospea zeureganatu ahala, beste pauso bat emateko moduan izango zara: zeure taldea sortzea. Hori egiten duzunean, zure bezeroak eta hornitzaileak gonbida ditzakezu, eta irekia eta interaktiboa izan dadin konfiguratu taldea. Aipa ezazu zure blogean eta webgunean eta, poliki-poliki, zure marka indartuko duen komunitate bat eratuko duzu. Gogoratu Facebook kanal ezin hobea dela B2C negozio baterako eta publiko orokorrari zure negozio-marka azaltzeko. Bezeroak lokalizatu eta fidelizatu, ez duzu besterik egin behar…

 

Hobi-sareak

Baduzu profil aktibo bat Facebooken, LinkedInen eta baita Instagramen ere. Baina orotariko sare erraldoiez harago ere bada bizitzarik: “hobi-sareak”, alegia. Gai jakin baten inguruan sortu ohi dira; kasu honetan, gai profesionalen, enpresa-arlokoen inguruan. Oso tresna egokia, eta merkea, dira norberaren negozioa ezagutarazteko. LinkedIn dugu sare horien paradigma, baina beste asko ere badaude, guztiak ere erabilgarri zure enpresa ezagutarazteko eta komunitate bat sortzeko. Microsoften Yammer plataformak aukera hauek eskaintzen dizkizu: mundu osoan dituzun lankideekin harremanetan jartzea, ideiak eztabaidatzea, eguneratzeak partekatzea eta erantzunak trukatzea. Xing: onlineko networkingeko plataforma horren eginkizun nagusia kontaktuak kudeatzea da, eta edozein sektoretako profesionalen artean konexio berriak ezartzea. Womenalia: 285.000 bazkidetik gora ditu emakume profesionalentzako sare horrek. Honetarako erabiltzen da: sare profesionalak antolatzeko, trebakuntza-prozesuetan parte hartzeko eta lana bilatzeko, baita alor profesionaleko zalantzak argitzeko ere.

 

Growth Hackingaren xarma

Beharbada ez duzu gauza askorik entzun Growth Hackingari buruz, baina Estatu Batuetan oso zabalduta dago kontzeptu hori, eta Europan ere hasi da hedatzen. Sistema agresibo samarra da, eta hauxe du xede: enpresa berriei hazten laguntzea, sormena, analisia eta iraunkortasuna oinarri dituzten metodoak baliatuz…, eta ahalik eta kosturik txikienaz. Saiatu zeu ere: probatu zure sormena eta jakin-mina, aztertu zure enpresaren jarduera eta errendimendua, eta hautatu ekintzarik egokienak, haiek bultzatu eta perfekzionatzeko.

 

Eskaini zure produktua marketplaceetan

Ez dira zeure e-commercea edukitzea baino hobeak edo okerragoak, baina aukera paregabea dira SEOa hobetzeko, zure sektoreko beste saltzaile batzuek zer hizkera darabilten ikusteko, eta jakiteko zer bilaketa egiten diren maizen eta zeinek funtzionatzen duten ondoen. Zure saltzeko estrategiak hobetzeko erabil ditzakezun metrikak eskaintzen dizkizute haietako askok. Abantaila: e-commerce batek baino inbertsio txikiagoa behar dute.

 

Ikusten duzunez, tresna ugari daude zure enpresa ezagutarazteko, marketin-estrategia garestiak erabili gabe. Eskura dituzu den-denak; zure ekintzak planifikatu eta, pazientzia pixka batekin, martxan jarri, besterik ez duzu egin behar. Eta, gogoratu: Gaztenpresak lagundu egiten dizu gure kontaktu-sarearekin zure enpresaren ikusgarritasuna handitzen. Zain gaituzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Junio 7, 2023
El último testimonio de Gaztenpresatik fue el de Laida San Sebastián que, tras casi 20 años como emprendedora en el ámbito social, ahora comparte sus conocimientos y experiencias con el alumnado de la Escuela Politécnica de la Universidad de Mondragón, donde es responsable de Emprendimiento Tecnológico. “Yo soy la inventora del ‘sí’ a todo”, confesó...
Mayo 31, 2023
Otra de las historias de emprendimiento que conocimos en Gaztenpresatik fue la de Andrea Fernández, una “argentina sin acento y trotamundos sin remedio”, cuya familia se vino a vivir a Bilbao hace ya más de 20 años, cuando ella tenía sólo doce años. Esta freelance todoterreno -es traductora, especialista en marketing digital, escritora y comunicadora-...
Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...