×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola prestatu LinkedIneko profil erakargarri bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

10 milioi erabiltzaile bost urtetan. Nork nahiko ez lituzke, ezta? Bada LinkedInek zifra horrekin itxi zuen 2017. urtea. Facebooken 23 milioiekin alderatuz gero asko ez iruditzea gerta liteke, baina izan ezazu kontuan xehetasun txiki bat: Marc Zuckerbergen konpainia orotariko sare bat da eta mundu guztia da ongietorria; LinkedIn, berriz, zuzendaritzako langileentzat, esparru guztietako profesionalentzat eta, oro har, langileen kolektiboarentzat bakarrik pentsatuta dago. Bertan, ezagutzak eta curriculumak partekatzen dira, lanpostuak eskaintzen dira, zerbitzu profesionalak kontratatzen dira… Mundu osoan 480 milioi bezero potentzial baino gehiago dituen lan arloko erakusleiho bat da.  Oraindik ez zaude ziur erregistratuta egoteak merezi duen ala ez? Seguru ezetz.

Baina, LinkedInen, beste gauza guztiekin gertatzen den gauza bera gertatzen da: ez da nahikoa profil profesional on bat izatea, eta hura behar bezala jantzi eta erakutsi behar da. Horretarako ez da nahikoa argazki polit bat aukeratzea eta zure curriculum osoa nabarmentzea. Honako alderdi hauek ere izan behar dira gogoan: bizirik mantendu behar duzu zure profila, eta elikatu eta edukia eskaini behar diozu. Beraz, presta zaitez jarraian eskainiko dizkizugun gomendioak gogoan hartzeko eta zure prestakuntzarekin bat datorren LinkedIneko profil bat izateko.

  1. Pertsonalizatu zure URL helbidea. Gai hau ez da negoziagarria: zure izen-abizenak gaineratzen dituen URL batek ez du zerikusirik edozein zenbakiz eta hizkiz osaturiko beste batekin. Beraz, sakatu Editatu Profila botoian, jarri zure izenaren azpian dagoen gaur egungo URL helbidearen gainean, eta itxaron ezarpenen ikonoa agertu arte. Klik egitean, Sortu URL pertsonalizatu bat aukera agertuko zaizu. Jarri zure izen-abizenak, baina jarraitu irakurtzen, beharbada lagungarria izango zaizun beste zerbait erantsi ahal izango baituzu.
  2. SEOk ondo funtzionatzen du LinkedInen. Keywords edo hitz gakoak sare honetan garrantzitsuak ez direla pentsatzen bazenuen, oker zaude: garrantzia dute, eta asko gainera. Zure aurkezpenean erabili eta modu egokian banatu behar dituzu zure profilean zehar; horregatik, ondo aukeratu behar dituzu. Horretarako, pentsatu zein diren zure lanbidearen termino nagusiak, hau da, zure bezero potentzial batek erabiliko lituzkeenak. Gero, saiatu zure profileko atal guztietan modu zentzudunean banatzen: zure URL pertsonalizatuan ere gainera dezakezu guztietan esanguratsuena.
  3. Elkartu zure sektoreko taldeetara. Oso garrantzitsua da zure sektoreko talde esanguratsuenetako batzuk identifikatzea, horiekin bat egin ahal izateko. Hori egite hutsarekin, zure kontaktuek albistea bera eta taldean egiten dituzun ekarpen guztiak jasoko dituzte. Gainera, talde sektorial batean egonda, gainerako bazkideekin harremanetan jarri ahal izango duzu.
  4. Partekatu informazio erabilgarria eta baliagarria. Sare profesional honetan asko balioesten dira ezagutzak, eta gomendioek ere funtzionatzen dute. Horregatik, eduki interesgarriak idatzi eta partekatu behar dituzu. Zure jarraitzaileentzako erreferentzia gisa finkatu ahala, zure argitalpenak gomendatu eta partekatuko dira, eta zure profila pertsona gehiagorengana iritsiko da.
  5. Sortu zure kontaktuen sarea. Ez gehitu kontaktuak edozein modutara: egin ezazu pixkanaka. Sendotu lehendik dituzunak eta zure sarea gehiago indartuko da. LinkedInera oraintxe iritsi bazara, gonbidatu aurrena sektoreko zure adiskideak eta pertsona ezagunak: gero ere izango duzu sarea hedatzen joateko denbora.
  6. Pertsonalizatu mezu elektronikoak. Dagoeneko fase “hedakor” batean bazaude, ziurta zaitez zure sarearekin konektatzeko bidaltzen dituzun mezu elektronikoak pertsonalizatuta daudela. Inork ez du gogoko sarearen mezularitza-zerbitzuak aurrez zehaztutako mezuak jasotzea, ezta? Horrenbestez, ahalegindu pixka bat eta saia zaitez pertsona hori berezi senti dadila lortzen.
  7. Erabili aipuak. Post bat argitaratzen duzunean, pertsona jakin batek edo batzuek hura irakurtzea nahi baduzu, bilatu horiek aipatzeko aitzakia egokia. Hala egiten duzunean, kontaktu horiek jakinarazpen bat jasoko dute eta zure iruzkina irakurriko dute. Aipu horiek egiteko, @ bakarrik erabili behar duzu, interesatzen zaizun kontaktuaren izenarekin batera.
  8. Erabili eduki grafikoa. Zure profila erakargarriagoa izan dadin, aurkezpenak eta bideoak gehitzea komeni da. Zure sektoreko gai garrantzitsuei buruzko infografiak, adibidez, oso elementu bisual eraginkorrak dira beste profesional batzuen arreta erakartzeko. Horretarako, aurrez aipatu dizkizugun zure bezeroen komunikazioak diseinatzeko oinarrizko tresnak erabil ditzakezu.
  9. Gehitu bideoak. Bideo edo bideoklip labur, atsegin eta, batez ere, bisual bat erabiltzea testu bikain bat baino askoz ere eraginkorragoa izan daiteke. Gogoratu, bideoak iruzkinak baditu, azpitituluak jarri beharko zenizkiokeela, Smartphoneen erabiltzaileek ere −normalean ez dituzte entzuten− horiek irakurri ahal izan ditzaten.
  10. Lortu gomendioak. Zuk eskaini diozun zerbitzuarekin pozik dagoen eta hura deskribatzen duen bezero baten gomendioa −gehiegi gogaitu gabe− elementu erabakigarria izan daiteke beste erabiltzaile batek kontrata zaitzan. Beraz, iradoki iezaiezu zure bezeroei. Minutu batzuk baino ez dituzte beharko.

Horrez gain, gogoratu LinkedInek ospe digitala doan ematen lagun diezazukeela; beraz, eskain iezaiozu denbora pixka bat eta aprobetxatu eskaintzen dizkizun abantailak.

Zure jarduera ekintzailearekin lotutako edozein zalantzarekin laguntza behar izanez gero, LABORAL Kutxaren zure bulegoan eta Gaztenpresaren webgunean aurkituko gaituzu. Baita sareetan ere: FacebookenTwitterren eta, nola ez, LinkedInen. Zain izango gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

enero 27, 2021
La colaboración entre personas emprendedoras, startups y pymes se han convertido en una fórmula efectiva de crecimiento empresarial, especialmente durante los últimos años y más aún en momentos de crisis. El trabajo estratégico conjunto entre varias empresas les permite: Compartir determinadas tareas, como la comercial, y por lo tanto, incrementar su eficiencia y reducir gastos....
enero 21, 2021
Una persona emprendedora debe tener conocimientos sobre un montón de temas que igual no tienen nada que ver con su actividad: tecnología, informática, cómo hablar en público, técnicas de venta, marketing y comunicación… y hasta contabilidad. Pero una cosa es tener nociones básicas sobre estas materias para funcionar en el día a día y otra...
enero 13, 2021
Una persona emprendedora es un auténtico valor en sí misma: aporta visión de negocio, iniciativa, creatividad y liderazgo; es innovadora, resolutiva, sabe sobreponerse a los obstáculos y es capaz de reinventarse para mantener su negocio. Pero cuando una persona emprendedora forma parte de otra empresa se convierte en una auténtica joya a la que hay...
enero 4, 2021
Una de las lecciones que nos ha dejado el viejo 2020 es que el emprendimiento implica colaborar, adaptarse y, sobre todo, innovar. Por eso en Gaztenpresa hemos aprovechado la llegada del nuevo año 2021 para poner en marcha nuestra web renovada, una herramienta innovadora diseñada para adaptarse a todos los escenarios del emprendimiento con el...
diciembre 30, 2020
El genial Albert Einstein dijo una vez: “Es en épocas de crisis cuando nace la inventiva, los descubrimientos y las grandes estrategias”. Y aunque 2020 ha sido un año especialmente duro para mucha gente, también nos ha permitido descubrir el talento, la capacidad de superación y el espíritu emprendedor de muchísimas otras personas que, como...
diciembre 7, 2020
El modelo Canvas es uno de los métodos más efectivos que existen para describir una idea de negocio de una manera sencilla, visual y comprensible. Se basa en el libro The Business Model Canvas, escrito por Alexander Osterwalder. Este método parte de la premisa de que cualquier empresa debe asentarse sobre cuatro pilares: los clientes,...