×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola identifikatu eta fidelizatu zure bezero potentzialak?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bezeroak enpresa baten aktiborik garrantzitsuena dira; izan ere, bezerorik gabe ez litzateke enpresarik egongo. Michael Leboeuf autore estatubatuarraren gogoeta horrek oso ongi laburbiltzen du bezero onak edukitzeak negozioaren esparru guztietan duen garrantzia, batez ere ekiten hastear zaudenean. Bezeroek funtsezko zeregina betetzen dute edozein sektoretan. Izan ere:

  • Produktua hobetzen laguntzen dute
  • Marka baten ospea areagotzen dute
  • Lehiakortasuna bultzatzen dute
  • Merkatua dinamizatzen dute

Hala ere, bezero-zorro on bat lortzea ez da erraza, mundu globalizatu honetan bereziki. Izan ere, gure lehiakideak kale-bazterreko saltokian zein beste kontinente batean egon daitezke. Hortaz, non daude gure bezeroak? Nola irits gaitezke haiengana fidelizatzen saiatzeko?

Gaur egun, digitalizazioak goitik behera aldatu ditu marketina eta publizitatea, eta oso neurri handian demokratizatu ditu. Hori dela eta, edozein negoziotarako irekita dagoen merkatu handi bat da orain mundua. Gure bezeroak planetako edozein lekutan egon daitezke. Hala ere, badaude bezeroak identifikatzea ahalbidetzen diguten aldagai batzuk:

  • Demografikoak. Zure produktuaren eskaintza jasoko duen bezeroaren ezaugarri pertsonalak zehazten dituzte, hala nola adina, sexua, seme-alabarik baduen eta abar.
  • Geografikoak. Bizi diren lekuak (kostaldea edo barnealdea, eremu beroa edo hezea) bizi-premiak baldintzatzen ditu (arropa, etxebizitza, bizi-estiloa eta abar).
  • Sozialak. Bezeroaren ezaugarriek, sinesmenek eta balioek kontsumo-jarraibideak baldintzatzen dituzte.
  • Jarrerazkoak. Garrantzitsuenak dira, bezeroek nola jokatzen duten erakusten baitute: erosketa-ohiturak, maiztasuna, erosketak online egiten dituzten eta abar.

Aldagai horien azterketak zure bezeroak ezagutzea eta, era horretan, bezero horiek fidelizatzeko estrategiak diseinatzea ahalbidetuko dizu. Nolanahi ere, bezeroengana iristeko urrats batzuk egin behar dira:

  1. Sortu zure identitate digitala. Bill Gatesek adierazi zuenez, «zure negozioa interneten ez badago, ez da existitzen». Zure webgunea zure aurkezpen-txartela da, hau da, zure produktuari buruzko zalantzak dituen erabiltzaile orok erabiliko duen merkataritza-bulegoa. Eta, bertan, erantzunak aurkitu behar ditu eta zerbitzu bikaina jaso behar du.
  2. Lortu ospe ona. Ospe digital ona lortzeko, denbora eta bitartekoak beharko dituzu; hondatzeko, berriz, nahikoak dira minutu batzuk. Aholku sinple batzuekin, ospe horri eutsi ahal izango diozu eta hobetu ahal izango duzu.
  3. Landu zure posizionamendua, zure bezeroek aurki zaitzaten. Googlek 2,5 bilioi bilaketa inguru erregistratzen ditu mundu osoan egunero. Zure negozioa lehiakideen artean nabarmendu nahi baduzu eta zure bezeroek interneten aurki zaitzaten nahi baduzu, zure webgunearen SEO posizionamendua landu behar duzu, eremu digital osoa eraginpean hartuko duen estrategia zabalago baten barruan.
  4. Sortu estrategia bat zure bezero ideala identifikatzeko eta zeureganatzeko. Bezeroa nolakoa den, zer premiak dituen eta nola atsegin duen erostea jakin behar duzu, eta, oro har, bezero horiek etorkizuneko erosketetarako mantentzea ahalbidetuko dizun guztia ezagutu behar duzu.
  5. Aztertu freelanceentzako lan-plataformak. Digitalizazioak erosteko eta saltzeko moduak aldatu ditu, baita kontratatzeko moduak ere: gaur egun, Gig Economy izenekoan diharduen plataformen bitartez eskain dezakezu zure lana (freelanceek proiektuen arabera egiten duten lana), eta zure bezero-zorroa handitu ahal izango duzu plataforma horien bidez.

Estrategia horiek hobetzeko, komeni da formatu eta teknika berriekin egokitzen jakin duen offline publizitatearekin osatzea:

  • Zuzeneko marketina. Estrategia honen bidez, espezifikoki bezero jakin batengana zuzenduko zara (publizitatea postontzietan banatzearen bidez edo telefono bidezko marketinaren bidez, esate baterako).
  • Direktorio fisikoak. Erabiltzaileek premia espezifiko bat dutenean jotzen dute direktorio horietara. Hala ere, zaharkituta geratu dira eta, oraindik oso tresna erabiliak badira ere, jende askok interneteko bilatzaileetara jotzen du horrelako kontsultak egiteko.
  • Gerrilla-marketina. Estrategia honek hiri-espazioak eta hiri-altzariak baliatzen ditu irudiekin jolasteko eta publizitate-mezu zirraragarriak eta distiratsuak bidaltzeko.

Gogoan izan Gaztenpresan marketin-kanpaina bat egiteko edota zure negozioa sustatzeko behar duzun laguntza emango dizugula. Ildo horretan, prestakuntza-tailerrek eta mentoring-programen bidez, laguntza espezializatua jaso ahal izango duzu. Eta ekintzailetza-proiektu bat egiteko edo ekiteko ideiak lortzeko laguntza behar duzu, jarri gurekin harremanetan. Zain izango gaituzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 11, 2024
La innovación y la diferenciación son pilares fundamentales para el éxito en el ámbito empresarial, especialmente en un entorno globalizado y altamente competitivo. Ahora que la mayoría de empresas están en Internet y utilizan la tecnología como herramienta y escaparate, saber usarlas correctamente es aún más importante. Hoy día la innovación y la diferenciación son...
Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...