×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure ekintzaile-sena eta egokitzeko gaitasuna sarituko ditugu

GZT_D_Campaña_negocios_concurso_cas_blog
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Adorea, indarra eta elkartasuna erakutsi duten pertsonen kasu batzuk azaldu dizkizugu Gaztenpresan azken asteotan. Negozioak egokitzeko gai izan dira, osasun-krisiaren egoera zail honi aurre egiteko.

Horietako bat da Elma, Manuela va de fiesta moda-markaren sustatzailea. Goi-mailako jantzigintzako patroiak alde batera utzi eta osasun-langileentzako babes-mantalak egin ditu. Melaniek, berriz, Tipula Burger ostalaritzako negozioa etxez etxeko salmentara bideratu du, konfinamenduari aurre egin eta bezeroei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Orain zure txanda da, eta beste milaka lagunena, Elmaren eta Melanieren helburu berberarekin egunero ekintzaile-sena erabiltzen duzuen guztiena: #AurreraEgitekoBerritzen

Egoerari aurre egin eta zure jarduerarekin jarraitzeko gai izan zara, eta horretarako zer egin duzun jakin nahi dugu. Azal iezaguzu nola otu zaizun zure negozio txikia egoeraren arabera egokitzea, eta hori nola egin duzun. Zure esperientzia partekatu nahi dugu, beste pertsona batzuentzat eredu izan dadin, eta zailtasunen gainetik aurrera egin dezaten.

Aldi berean, zure ahalegina, asmamena eta lana saritu nahi ditugu. Hala, zure esperientzia partekatzera animatu nahi zaitugu, eta, horretarako, zure lana aintzatetsiko duen lehiaketa antolatu dugu. Lagungarri izan daiteke krisi-aste luze hauetako zailtasunei aurre egiteko. Helburu horrekin, lehiaketan eskudiruzko hiru sari banatuko dira, hiru ekimenik nabarmenenak goraipatzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euroko sari bana.

Lehiaketan parte har dezakezu negozioa Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan baduzu. Prestatu gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoa, zure ekimenaren berri emateko. Nahi baduzu, gehienez 500 hitzeko azalpen-testua idatz dezakezu, bideoaren lagungarri. Eta kito: maiatzaren 18tik ekainaren 7ra bitartean zure proiektua aurkeztu eta datuak bete ditzakezu esteka honetan. Jasotako proiektuen artean, lau laguneko epaimahaiak sari bakoitzeko irabazle bat eta 2 ordezko aukeratuko ditu. Epaimahaiko partaide izango dira: Gaztenpresako gestio-taldeko kide bat, LABORAL Kutxako Negozio Garapenaren Areako partaide bat, BULTZ-LAN aholkularitza-enpresako beste bat eta Lanalden enpresako marketin digitaleko lankide bat. Gaztenpresaren sare sozialen bidez emango da irabazleen berri, modu ofizialean, 2020ko ekainaren 12an, ostiralez.

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkizugu zure esperientzia milaka lagunekin partekatzeagatik, asko eta asko egoera zailean baitaude eta bultzada behar dute berritzeko. Era berean, osasun-larrialdia gainditzen laguntzeko erakutsi dituzun kemena, lana eta elkartasuna eskertu nahi ditugu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...