×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik neurtu eta aztertu behar dugu gure webgunean eta gure sare sozialetan gertatzen dena?

gzt-art-webinar-analitica
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio bat martxan jarri baino lehen, hainbat erabaki hartu, kalkulu asko egin eta faktore ugari aztertu behar dira; baina benetako erronka gure denda, jatetxe edo bulegoaren pertsiana altxatzen dugunean hasten da. Egunero, datu hauek hartu beharko ditugu kontuan, gure hasierako negozio-plana ondo zegoen ala doikuntzaren bat behar duen ikusteko: erosketen bolumena, gehien edo gutxien saldutako produktu edo zerbitzuen kategoria edo mota, jendearen etorria, gure bezeroen iritziak eta iradokizunak eta beste batzuk.

Bada, gauza bera gertatzen da arlo digitalean. Ez du ezertarako balio webgune edo online denda bat izateak, merkatuko sare sozial guztietan egoteak, publizitate digitala egiteak, mailingak egiteak… gero ez badugu neurtzen edo aztertzen ekintza horiek zer-nolako emaitza izan duten. Nola jakingo dugu, beraz, gure negozioaren online alderdiari ematen diogun denborak eta ahaleginak merezi duen (ala ez)?

Sare sozialen metrikarik garrantzitsuenak

Hori jakiteko, sare sozialek hainbat datu eta informazio eskaintzen dizkigute, eta hemen daukazue eskaintzen dizkiguten metrikarik garrantzitsuenak; aldian-aldian berrikustea gomendatzen dizuegu, adibidez hilean behin, zuen bilakaera aztertzeko:

  • Jarraitzaile- edo zale-kopurua. Sare sozial batean gure orriaren edo profilaren jarraipena egiten duten pertsonen kopurua da. Datu horrek, berez, ez du informazio askorik ematen. Hori hazten bada baina irismenak edo inpresioek gora egiten ez badute, ez digu ezertarako balio.
  • Irismena. Gure argitalpena benetan ikusi duten zale edo jarraitzaileen ehunekoa edo kopurua da. Lortzen ari garen ikusgaitasunaren adierazle bat da.
  • Inpresioak. Zenbat aldiz agertu den gure sarrera sare sozialen erabiltzaileen timelime edo hormetan. Pertsona berak inpresio bat baino gehiago erregistratu ahal ditu. Hori ere ikusgaitasunaren adierazle bat da.
  • Interakzioak edo parte-hartzea. Erabiltzaileek gure profiletan edo edukietan egin dituzten ekintzen kopurua: «atsegin dut», erreakzioak, iritziak, partekatutakoak, aipamenak, erantzunak, loturetan egindako klikak, argazkietan egindako klikak, erabiltzailearen izenean egindakoak… Lotura zuzena dute irismenaren eta inpresioen areagotzearekin.
  • Klikak. Balio berezia duen interakzio-mota da. Erabiltzaile batek gure argitalpeneko argazkiak, traolak edo profila ikusteko klik egiten duenean gertatzen da. Gure web-orrian trafikoa handitzeko ahaleginean ari bagara, oso garrantzitsuak izango dira guretzat partekatzen ditugun loturetan dauden klikak.

Google Analyticsen metrikarik garrantzitsuenak

Google Analytics da web-analitika egiteko gehien erabiltzen den tresna, zalantzarik gabe. Datu kuantitatibo hauek eskaintzen dizkigu:

  • Saioak edo bisitak. Saio bat irekitzen da norbait gure webgunean sartzen denean eta web-orri batean edo batzuetan ibiltzen denean.
  • Erabiltzaileak edo bisitariak. Gure webgunean sartzen diren pertsonak dira.
  • Ikusitako orriak. Web-orri bat zenbat aldiz bisitatu den adierazten du. Bisiten kopurua eta erabiltzaileena baino handiagoa izango da beti.
  • Saioko batez beste ikusitako web-orrien kopurua. Gure webgunean egindako bisita batean batez beste ikusi diren web-orrien kopurua da.
  • Web-orrian emandako batez besteko denbora. Bisitariek web-orri jakin batean egiten duten batez besteko denbora da.
  • Errebote-ehunekoa. Gure webgunean sartu eta beste web-orririk bisitatu gabe irten diren bisitarien ehunekoa adierazten digu. Gure webguneak espero zutena betetzen duen, interesgarria iruditzen zaien… erakusten digun adierazlea da.
  • Bihurketa-tasa. Gure webgunean ekintza jakin bat (erostea, inprimaki bat betetzea eta abar) egiten duten bisitarien ehunekoa da. Neurtu ahal izateko, helburu batzuk izan behar ditugu konfiguratuta Google Analyticsen. Konfigurazio hori oso garrantzitsua da ebaluatzeko ea egiten ari zarena errentagarria den. Horretarako, agian, zerbait gehiago ikasi behar duzu Analyticsi buruz, edo tresna ezagutzen duten profesionalen laguntza eskatu.

Web-mintegia: «Nola neurtu gure webgunean gertatzen dena. Web-analitikaren hastapenak»

Badakigu analitika kontu konplexua dela arlo horretan inoiz aritu ez diren ekintzaileentzat. Lantegi hau «Gaztenpresaren astelehen digitalak» zikloaren barruan egingo da. Zoom plataformaren bidez egingo da, eta No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziak emango du.

Mintegi horretan, kontu hauek landuko ditugu: nondik sar gaitezkeen post honetan zerrendatu ditugun metriketan, zein faktorek eragiten dien horiei, zeini eskaini behar diogun arreta gehiago gure estrategia digitalaren helburuen arabera eta beste batzuk.

Beti bezala, ongi etorriak izango zarete!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...